Agenda

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Getarian
2017, uztailak 17
“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Errenterian
2017, urriak 24

Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa. IV. Topaketak. Izena emateko epea zabalik urriaren 10a arte! Plaza mugatuak!


IV. Topaketak “Politika, ekonomia, erlijioa eta kultura arloko fundamentalismoen eragina sexu-eskubideetan ate ugalketa-eskubideetan”

“Zure ahora, fundamentalismoen kontra funtsezkoa” goiburuarekin bi urteko Topaketa hauek sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan fundamentalismo desberdinek gaur egun ere duten eragina aztertu ahal izateko gune bat izan nahi dute. Gizartearentzako arau moduan pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen  duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu-eskubideak gauzatzeko jarduenean.

Programa osoa ikusteko, deskargatu ondorengo dokumentua: Programa

2017eko urriaren 19a eta 20a Donostian (Tabakalera, Z aretoa).

Izen-ematea doan izango da datorren urriaren 10a arte. PLAZA MUGATUAK!