


GGKEen Koordinakundeko Gizarte Eraldaketa eta Unibertsitate taldearen izenean urtarrilaren 26an Donostian (Carlos Santamaria Zentroan) egingo dugun Lan Topaketarako gonbita luzatzen dizugu.
Gure ikuspuntu apaletik egin nahi duguna argi dago, unibertsitate barruan burutzen diren ekimen eraldatzaile guztiak ezagutu eta ikustaraztea, honela unibertsitate kritikoago eta eraldatzaileago bat bultzatuz.
Hau buruan izanda, dagoeneko hiru “Topaketa” egin ditugu, identifikazio helburuz eta datozen pausoak denon artean erabakitzeko helburuarekin. Emaitza onak izan ditugu, baina orain haratago joan nahi dugu, eta denon artean landutako behatoki baten proposamena zurekin elkarbanatu eta agian, honen sorrerara gonbidatu nahi zaitugu!
Urtarrilaren 26an elkar ikusiko dugu!
Lan topaketari buruzko informazio gehiago:
http://www.ongdeuskadi.org/es/portada_view.php?
(Ondorengo luntxa antolatzeko, etortzekoa bazara zure izen ematea eskertuko genuke honako estekan: https://goo.gl/forms/7wyKRt8aflDMubS12)