

Orain zabaldu dugu gure jardueren memoriaren laburpena paperean, gure elkartearen kontuak onartuak eta ikuskatuak izan ondoren. Bertan ikusten da 2012an zehar, 1.255.989,30 euroko diru-sarrerekin 16 proiektutan lan egin genuela, presentzia dugun 5 herrialdetan (Peru, Ecuador, India, Ruanda eta Etiopia), milio erdi pertsona baino gehiagoren bizi baldintzak hobetzen lagunduz.
Azken urteetan bezala, aurreko urtean ere generoen artean berdintasun handiagoa lortzeko proiektuetan lan egin genuen, herrietako osasun sistemen indartzean eta gorabehera politikoetan arreta jarriz, horrela gobernuek bere herritarren eskubideak bermatuko duen konpromisoa lortzeko, guzti hori alboan utzi gabe oinarrizko beharrei irtenbidea emateko zuzentzen diren proiektuak, hala nola, uraren eskuragarritasuna edo erkidego aldendu eta ahaztuenetako osasun arreta.
Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza sailetik, Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzen jarraitu dugu, batez ere munduko justizia soziala eta herri txiroenen inguruan, sexu- eta ugalketa- osasunari buruz, bereziki, horretarako gure inguruko pertsonen ekintza eta mobilizazioak ahalbidetzen dituzten proiektuak martxan jarriz. Horretaz gain, topagune eta foro kritiko izaten jarraitu dugu, injustizia egoerak salatuz, batzuetan inguruko beste elkarteekin batera egindako lanaren bitartez, mundu justuago batera aldaketa soziala sustatu nahian.
Gure elkartearen bazkidea bazara, memoriaren laburpena emailez edo postaz jasoko duzu.