Berriak

Donostiako Udaletxeak babestu du #Right2Cure Europako Herritarren Ekimena
8 otsaila, 2021
“Maitasun erromantikoa eta sexualitatea ikuspuntu globaletik deseraikitzen”.
24 otsaila, 2021
Dena ikusi

“Sexualitatea, Generoa eta Garapenari buruzko XXI. Kurtsoa”. Izen emate epea irekita!


2000. urtetik aurrera, eta UPV/EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta UPV/EHUren Ibaetako Campusean egiten da, jende gehiagori tokia egiteko.

Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu:

  • Ikasleei azterketa-tresnak ematea, sexu eta ugalketa eskubideen ulermen kritikoa lortzeko.
  • Aztertu zergatik munduko emakume gehienak ez diren eskubide horien jabe.

XXI. Ikastaroa Martxoaren 9tik 25 arte izango da, 16:00 eta 18:30 orduak bitartean, Donostiako UPV/EHU-ko Aularioan (Inazio Mª Barriola Zentroa-Gela 3.9).

Ikastaroan izena emateko, Martxoaren 2 arte email bat bidali voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera, gaian “XXI. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren izen-abizenak gehituz.

Matrikularen ordainketa (10 €) Laboral Kutxaren 3035 0060 41 0600043748 zenbakian egin behar duzue. Diru sartze egin arte, matrikula ez da behin betiko izango.

Argibide gehiagotarako, orrialde honetan eskura duzute ikastaroko programa; beste ezein argibidetarako, deitu lasai Medicus Mundi Gipuzkoaren bulegora (943-404740) edo idatzi voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera.

Zain gaituzue! LEKU MUGATUAK!

HURRENGO URTEAN PERUKO PRAKTIKEN AUKERAREKIN!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude