Horretarako, nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuen parte hartzea izan genuen, hala nola, baliabide naturalen aldeko borrokan lider indigena den Laura Zúñiga Cáceres, 2016an eraildako Berta Cáceresen alaba; Dorottya Redai, LGTBIQ+ ikertzailea eta aktibista Hungarian, eta Time 2021-ren arabera, eragin handieneko 100 pertsonaietako bat; Massouda Kohistani, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Afganistango errefuxiatua; Nalu de Faria, Emakumeen Munduko Martxaren Nazioarteko Batzordeko kidea.
Jarraian panel bakoitzeko bideoak (jatorrizko hizkuntzan, gazteleraz eta ingelesez) eta elkarbanatu ziren hausnarketak biltzen dituen errelatoria (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) elkarbanatzen ditugu! *Hurrengo edizioetan material bideoak euskaraz izaten saiatuko gara.
Inaugurazio-panela: “Sexu-politikak eta erronka feministak pandemiaren eta erasoaldi neoliberalaren garai hauetan”
Bigarren panela: “Generoaren aurkako kanpainak, arrazakeria eta neoliberalismoa Europan eta Latinoamerikan”. (Hungria, Nikaragua, Brasil, Estatua)
Hirugarren panela: “Gorputzak eta lurraldeak erresistentzian, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen”. (Afganistan, Etiopia)
Laugarren panela: “Landa eremuko emakume indigenak erauzketa-industriaren eta botere korporatiboen aurrean”. (Honduras, Ekuador)
Bosgarren panela: “Sexualitateak eta gorputz ez-normatiboak: moralismoak, gorroto-delituak eta bestelako fobiak”. (India, Estatua, Honduras)
Clownklusio itxiera.
Errelatoria.
Eskerrik asko politika eta erresistentzia BIRPENTSATZERA, aldaketa eta eraldaketa BERRIRUDIKATZERA eta borroka-estrategiak BERRABIATZERA animatu zineten guztioi!