


Medicusmundi Araba eta Medicusmundi Gipuzkoa erakundeek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker garatu dugun “Energiaren sektorean Giza Eskubideen eta ingurumenaren errespetuaren aldeko gizarte-kontzientzia kritikoa sustatuz” proiektuaren esparruan hainbat eduki landu ditugu. Horien artean, partekatu nahi dizuegun hau:
“ZONA WAO”, 25 minutuko laburmetraia. Ekuadorko Amazonian grabatutako film labur honek, Repsol bezalako enpresen petrolio-erauzketaren inpaktua ikusarazi nahi du. Repsol-ek baliabide naturalak eta pertsonen bizitzak espoliatu ditu 30 urtez. Filmak, jarduera horiek pertsonen osasunean, beriziki emakumeen eta nesken osasunean eta ingurumenean duten eragin kaltegarria salatzeko tresna izan nahi du.
(Azpitituluak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez).
Film laburra 2024 eta 2025ean zehar Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdietan egon da eta oso harrera ona izan du. Asko pozten gaituen zerbait!
Estreinatu den jaialdien zerrenda eta irabazitako sarien zerrenda elkarbanatzen dizkizuegu.
Horrez gain, dokumentalak lantzen dituen gai ezberdinen inguruan sentsibilizatzeko prestatutako baliabide pedagogikoak partekatzen dizkizuegu:
Hemen aurkituko dituzue proiektuaren barruan sortutako gainerako edukiak.