NOR GARA

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) gara, irabazi-asmorik gabea, eta erlijio zein politika aldetik independentea, 1974tik osasun globalerako eta kalitatezko osasun publikorako eskubidearen alde lan egiten duena, beti ere, lehen mailako arretan oinarrituta dagoen eta pertsona guztientzat eskuragarria den osasun sistema bat defendatuz.


Medicusmundi Gipuzkoatik osasun globala giza eskubideen oinarrizko osagai bezala ulertzen dugu, eta horregatik, biztanleria behartsuenaren bizi-baldintzak hobetzeko eta gero eta larriagoak diren bidegabekeria, desberdintasun, bazterketa eta elkartasun falta egoerak salatzeko lan egiten dugu.


Horregatik guztiagatik, polarizazio handiko mundu-mailako testuinguru soziopolitiko honetan non generoaren aurkako politikek, politika arrazistek eta politika anti ekologistek azken hamarkadetan lortutako askatasunak eta eskubideak mehatxatzen dituzten, emakumeen eskubideak aitortzearen alde eta hauen Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten dugu.


Ildo horretan, hauek dira gure lan-lerro nagusiak:


Sentsibilizazio, prestakuntza, ikerketa, eragin politiko eta gizarte-mugimenduko ekimenak, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin (UPV/EHU) eta beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Lan egiten dugun Hegoalde Globaleko herrialdeetako tokiko erakundeek egiten duten lana indartzea, emakumeak ahalduntzeko eta hauen Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen defentsan, zein indarkeria matxistaren prebentzioan lan integrala eginez, besteak beste.