


Donostia, 2024ko ekainaren 24a.- Joan den ostiralean, ekainak 21, Medicus Mundi Gipuzkoa Elkarteak urtarrilaren 4an bete zituen 50 urteak ospatu ziren. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko Bilkuren Aretoan egin zen arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Bertan, lehen zati batean, bere ibilbidearen laburpen-bideo bat ikusi zen eta bere Presidentearen, Maria Lourdes Fernandez, Arrate Agirrezabal, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle aliatuaren eta Iñigo Odriozola, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko ordezkariaren hizketaldiaz gozatu ahal izan zen ere. Bigarren zatian, Kresalako Euskal Dantza taldearen, Medicus Mundi Gipuzkoak Hegoalde Globalean dituen erakunde-aliatuek egindako bideoaz eta Fernando Andonegiri entregaturiko boluntariotza-sariaz disfrutatu ahal izan zen.
Bazkideek, boluntarioek, erakunde publikoetako kideek (Ana Priede, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako zuzendaria; Edurne Bengoechea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako genero-arduraduna), UPV/EHUko Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek (Beronika Azpillaga, UPV/EHUko errektoreordea; Maite Barandiaran eta Jesus Rubio, UPV/EHUko Erizaintza Eskolako irakaslea eta dekanordea) eta kolektiboek (Alboan GGKE, Bidasoa GGKE, Madejas Elkartea, Medicus Mundi GGKE Federazioa eta Mugen Gainetik GGKE, besteak beste) argi utzi nahi izan dute osasunerako eskubidearen eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa.
“Arratsalde on, guztioi,
Dagoeneko 50 urte igaro dira, 1974an Gabriel Michel, Raul Fernandez, Esperanza Lanas, Jaime Cobreros, Maria Isabel Inaraja, Purificación Cambra, Javier Itxaso, Gabriel Valdes, Miguel Angel Villameriel eta Alvaro Aizpurua Medicus Mundi Gipuzkoa sortzera ausartu zirenetik. Hasieratik, Medicus Mundiren helburua, pertsona guztien osasunerako eskubidea defendatzea izan da eta beste mundu posible bat lortzeko ametsa zuten. Ordundik, borroka, lorpen eta erronka askori egin behar izan diegu aurre.
Edozein erakunde bezala, gu ere urteekin eboluzionatzen joan gara, eta bilakaera horrek berdintasunaren aldeko borrokan zentratzera eraman gaitu, bereziki sexu-eskubideei, ugalketa-eskubideei eta indarkeria matxistak desagerrarazteari dagokienez. Gai hori gure lan-ardatz Nagusia da, eta horregatik Hegoalde Globaleko erakunde feministak gure aliatu nagusiak. Peru, Ekuador, Nikaragua, El Salvador, India eta Etiopiako erakundeak, herrialdea ezagutzen, bizitzen eta sentitzen dutenak. Gure tokiko bazkideak. Haiek gabe gure lana ez litzateke posible izango.
Hemen ere, Gipuzkoan, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa ezinbesteko aliatua da eta (bere Gradu askotan, hala nola Erizaintza, Psikologia, Gizarte Hezkuntza, Irakasle-Eskola, Pedagogia eta Antropologia) elkarrekin egiten ari garen lanarekin, gauzak zalantzan jarri eta bidezkoagoa den mundu baten eraikuntzarekin konprometituko den herritartasun kritiko bat sustatzeko helburua dugu. Eta Medicus Mundi Elkarteen Federazioko eta Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko kide ere gara.
Gure ametsa, hasieratik, gu desagertzea zen. Gure presentzia beharrezkoa ez izatea, baina hori, pena handiz, gero eta urrunago ikusten da. Beldurra ematen du herrialde batzuetako edo Europako politikek hartzen ari duten norabidea ikusteak. Batez ere, lan egiten dugun gai horietan, hala nola osasunerako eskubidea (hau pribatizatzen eta eskuraezin bihurtzen ari duten osasun-sistema batekin) edo emakumeen eskubideak (gure gorputzei buruzko eskubideak etengabe zalantzan jarriz).
Baina bizitzaren onenean gaude… 50 urte… eta borrokan jarraitu ahal izateko indar, energia, gogo eta ilusio guztiarekin gaude… eta borroka hau ez litzateke posible izango, gure erakundean ezinbesteko diren boluntario guztien babesa izango ez bagenu, bazkide eta erakunde guztien babesik gabe, hala nola Donostia, Andoain eta Ordiziako Udaletxeena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Eusko Jaurlaritzarena. Eskerrik asko guztioi, jakin badakigulako gaur zuetako asko gurekin zaudetela!
Gaurko ekitaldiarekin gure historia, oraina eta etorkizuna partekatu nahi dizkizuegu. KRESALA Dantza taldearen bi dantza ekitaldiez eta bideo gutxi batzuez gozatuko dugu. Hori bai, ez zaitezte beldurtu, amaieran pintxo bat partekatzeko eta hainbeste gogo ditugun pertsonekin hitz egiteko aukera izango dugu.. Bihotzez, gozatu dezazuten espero dugu!”