

Medicusmundi gipuzkoatik, urtero talde propio batekin parte hartzen dugu Lilaton lasterketan eta edizio honetan, Palestinako herriari eta, bereziki, bertako emakumeei elkartasuna adierazi nahi izan diegu.
Eta, bideo honek horren berri ematen du:
Onartezina da palestinarren aurka egiten ari den giza eskubideen urraketa eta nazioarteko komunitatearen geldotasuna. Gaur egun, 24.000 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta badirudi kopurua ez dela hor geratuko. Baina ez da zifra bat bakarrik, baizik eta zenbaki horietako bakoitzaren atzean jadanik biziko ez diren bizitzak zeuden.
Feminismotik eta bizitzak erdigunean jartzearen aldeko apustutik, uko egiten diogu sistema kapitalista eta armamentistari, pertsonen bizitzaren gainetik interes ekonomiko eta politikoak lehenesten dituena. Gerra-testuinguruetan ere emakumeak dira gehien hunkitzen direnak. Ez da kasualitatea, 2023ko azaroan Nazio Batuen Erakundeak berak ohartaraztea Gazako heriotzen ia % 70 emakumeenak, neskatoenak eta mutikoenak zirela*.
Baina ez da ustezko “gerra” hori bakarrik, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako okupazioko, militarizazioko, blokeoko eta segregazioko hamarkadek ondorio latzak izan dituzte palestinarrengan, eta berariaz eragin diote emakumeen bizitzari. Orain, eguneroko sarraski hori behin betiko katebegi hilgarria baino ez da indarkeria-kate horrentzat.
Horregatik guztiagatik, eta geldirik egon behar ez dugula uste dugulako, honako leloarekin korrika egitea proposatzen dizuegu: GENOZIDIOARI EZ! EMAKUME PALESTINARRAK ZUEKIN GAUDE!
* Zoritxarrez, ezin dugu datu zehatza generoaren arabera eman, NNBBk eta beste agentzia batzuek ez baitituzte haurrak eta emakumeak bereizten.
GAIARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:
Escola de cultura de pau:
Amnistia Internazionala:
Nazio Batuen Erakundea:
Artikuluak:
JARRAI GAITZAZU GURE SARE SOZIALETAN: