LANTALDEA

Gure lantaldea osatzen dugu bai Zuzendaritza Batzordeak, bulego teknikoak eta boluntarioek, Donostiako gure egoitzan, bai kooperanteek eta lankide ditugun antolakundeek, gauden herrialdeetan.

Zuzendaritza Batzordea

Hona hemen Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenak:

  • Presidentea: Lurdes Fernandez Irisarri
  • Presidenteordea: Asun Isasi Rivas
  • Idazkaria: Inmaculada Vila Mendiburu
  • Diruzaina: Jesus Aguirre Lazkano
  • Batzordekidea: Gema Hierro Lage

Bulego Teknikoa

Bulego Teknikoan bost pertsona kontratudun dauzkagu:

  • Pertsona bat lanaldi osoan, eta beste bat lanaldi erdian: Lankidetza Arloa.
  • Pertsona bat lanaldi erdian: Administrazio eta Kontabilitate Arloa.
  • Pertsona bat lanaldi osoan: Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntza Arloa.
  • Pertsona bat lanaldi osoan: Komunikazio Arloa.

Boluntarioak

Medicusmundi Gipuzkoako boluntarioak hogei bat pertsona dira, sailetan, administrazio-lanetan edo aurrera eramaten ditugun ekintza puntualetan laguntzen dutenak.


Gure boluntario-taldearekin bat egin nahi baduzu, klik egin hurrengo botoian:

Kooperanteak

Gure artean bi kooperante dauzkagu, gure elkartearen garapen-proiektuak lekuan bertan koordinatzeko, bata Indian, eta bestea, Etiopian.

Tokiko erakundeak

Gauden herrialdeetan, bertako hainbat tokiko erakunderekin lan egiten dugu elkarlanean:

  • Ekuador: Fundación Desafío.
  • El Salvador: Las Mélidas (Melida Anaya Montes Emakumeen Mugimendu Elkartea).
  • Etiopia: Pastoralist Concern eta WSDP.
  • India: CREA, Santa Anaren Karitateko Ahizpak eta Misiolari Karmeldarrak.
  • Nikaragua: Xochilt Acatl.
  • Peru: Manuela Ramos Mugimendua.