
ZEREGINAK:
- Medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean dabilen bertako erakundea lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:
- Proiektuen alderdi tekniko eta ekonomikoaren jarraipena eta justifikazioa egin, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako deialdiaren eskakizunen arabera.
- Egin beharreko lanaren kronograma betetzeko jarraipena
- Proiektuan genero-ikuspegia gehitu eta haren jarraipena
- Proiektua gauzatzen den lekura lanaren jarraipena egitera joan
- Medicusmundi gipuzkoarekin etengabeko komunikazioa mantendu
BETEBEHARREKOAK:
- Lizentziatura edo diplomatura.
- Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
- Tokian tokiko garapenerako proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen eskarmentua izatea, Asia edo Afrikan batez ere.
- Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
- Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
- Ezagutza informatikoak izatea, bai eta txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzarioak zein komunikazio produktuak burutzeko ezagutzak ere.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna, autonomia eta ekimena izatea.
BALORATUKO DA:
- GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan batez ere.
- Indiako errealitatea ezagutzea.
- Euskal lankidetzaren funtzionamendua ezagutzea.
BALDINTZAK:
- Asteko lanaldia: 35 ordu.
- Lantokia: India
- Kontratu mota: 6 hilabeteko kontratua, ekoizpen arrazoiak direla eta.
- Erakunde finantzatzaile publiko baten dirulaguntzen deialdiaren ebazpenaren eta elkartearen balorazioaren arabera, herrialde berean kontratu mugagabe berri bat egiteko aukera.
- Soldata: medicusmundi gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.
- Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2024ko Urtarrila.
Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute urriaren 29a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz, “Indian Kooperante” gaiarekin, MEDICUS MUNDI GIPUZKOA Elkartera, Serapio Mujika kalea, 33, behea (20016 Donostia).