«DEFENSORAS ECOFEMINISTAS» PODCASTEKO 4 ATAL BERRIAK!
Podcast seriearen etapa berri honetan, Medicusmundi Arabak eta Medicusmundi Gipuzkoak Ekuadorko Amazonian beren gorputz eta lurraldeak defendatzen dituzten emakume indigenen borrokari balioa ematen dioten 4 atal berri aurkezten dira. Kapitulu bakoitzean erauzketa-industriak giza eskubideetan eta ingurumenean duen eraginaren funtsezko alderdiak jorratzen dira, borrokan ari diren emakumeen testigantzen bidez.
ATAL BERRIETAKO AZKENA: Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borroka petrolio-erauzketaren aurrean.
“Denboraldi honetako azken atalean Ekuadorreko unibertsitate girora egin dugu jauzi oihana utzita. Amazonia ahaztu gabe ordea. Oihaneko herrien bizimodua eta, batez ere, osasuna petrolio ustiaketak nola kaltetu duen aztertu baitute unibertsitateko ikerlariek. Ekozidioaz mintzo dira.”
6- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:WAORANI, OIHANEKO JENDEA
ATAL BERRIETAKO HIRUGARRENA: Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borroka petrolio-erauzketaren aurrean.
“Ekuadorreko Amazonian jarraituko dugu, baina oraingo honetan Yasuní parke nazionalaren sakon-sakonean bizi den Waorani herria ezagutuko dugu, euren burua “oihaneko jendea” gisa izendatzen dutenak.”
5- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:KAWSAK SACHA
ATAL BERRIETAKO BIGARRENA: Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borroka petrolio-erauzketaren aurrean.
“Mendebaldeko zibilizazioa naturaren aurka eraiki dugu, hura menderatuz. Gure ingurunearekin beste harreman mota bat posible da ordea, eta baita beharrezkoa ere. Sarayakun “kawsak sacha” proposamena eratu dute, euren hizkuntzan “oihan biziduna” esan nahi duena.”
4- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:SARAYAKU
ATAL BERRIETAKO LEHENA: Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borroka petrolio-erauzketaren aurrean.
“Batzuetan Davidek Goliath garaitzea lortzen du. Adibidez, Amazoniaren Ekuadorreko zatian, Sarayaku izeneko jatorrizko herri kichwak petroleo konpainia erraldoi baten aurkako auzia irabazi zuen”.
Podcast seriearen lehen etapa honetan, Medicusmundi Gipuzkoak munduko hainbat tokitako “Aktibista Ekofeministei” ahotsa ematen dien 3 atal aurkezten ditu. Gertakari horietako bakoitzean hainbat errealitate ezagutuko ditugu, eta borroka horietako protagonistetako batzuk ezagutu ere.
3- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:ECUADOR(Gazteleraz)
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eta Ekuadorren ingurumena babesteko borrokari helduko dio. Ekuadorreko Acción Ecológica erakundeko kide diren Alexandra Almeida, Ivonne Macias eta Ivonne Yañezi esker, Ekuadorreko Amazoniako petrolio-industriaren eta enpresa-boterearen aurrean landa eremuko emakumeek eta emakume indigenek dituzten borrokak ezagutuko ditugu.
2- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:FILIPINAS(Gazteleraz)
Kapitulu honetan, Medicusmundi Gipuzkoak Filipinetan emakumeen eskubideen aldeko borrokaren eta ingurumenaren babesaren artean dagoen lotura estua aztertuko du. Filipinetako APNED (Asia Pacific Network of Enviroment Defenders) sareko kide den Lia Mai Torresen testigantzari esker, Filipinetako meatze-industriaren eta enpresa-boterearen aurka gidatzen ari diren borrokak ezagutuko ditugu.
In this chapter, medicusmundi Gipuzkoa will address the close link between the struggle for women’s rights and environmental protection in the Philippines. Through Lia Mai Torres, a member of the organisations APNED in the Philippines, we will give visibility to the struggles they are leading against the extractive industry and corporate power in the Philippines.
1- DEFENSORAS ECOFEMINISTAS:PERU
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak Perun indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borroka eta ingurumenaren babesa jorratuko ditu. Peruko FNDAGROS erakundeko presidentea den Yeni Cojal Rojasen bitartez, herrialdeak bizi duen testuinguru soziopolitiko nahasi honetan, Peruko meatze-industriaren eta botere korporatiboaren aurrean gidatzen ari diren borrokei ikusgarritasuna emango zaie. FNDAGROS (Frente Nacional de Defensoras Ambientalistas Agro Ecologistas y Sanadoras del Perú) erakundearekin elkarlanean.
Utilizamos cookies exclusivamente para guardar tus preferencias de navegación, como el idioma. No consentir o retirar el consentimiento puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.