


Joan den martxoaren 27an amaitu zen XXV. “Sexualitatea, generoa eta garapena” ikastaroa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) batera antolatu genuena.
Ikastaroa, batez ere, unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, baina edonork eman dezake izena. Aurten jende gehien izena-eman eta parte hartu duen urtea izan da, eta osasunaren eta hezkuntzaren arloko hainbat graduetatik etorri dira. Gainera, arlo horietako profesionalek ere parte hartu dute.
Landu ditugun gaietako batzuk sexualitatea, autodefentsa feminista, sexu- eta genero-aniztasuna, prostituzioa, dominazio-sistemak, ekofeminismoa, haurdunaldi subrogatua eta abortatzeko eskubidea izan dira.
Horretarako, Josebe Iturrioz, Itziar Alkorta, Ageda Blasco, Lahia 3.0 edo Deseraikiz bezalako tokiko erakunde eta hizlariak izateaz gain, Luciana Alfaro (Peru), Majedeh Bozorgi (Iran), Dalila Argueta (Honduras) eta Manuela Ramos Mugimendua (Peru) bezalako aktibistak eta erakundeak izan ditugu.
Hori guztia, sexu eta ugalketa eskubideei dagokienez, gure tokiko errealitatea gehiago ezagutzeko helburuarekin, bai eta begirada zabaltzeko eta beste herrialde batzuetako errealitate eta ikuspegiak lehen eskutik ezagutzeko ere.
Parte-hartzaileengandik jaso ditugun ebaluazioei dagokienez, oso positiboak izan direla esan dezakegu. Beste errealitate eta ikuspuntu batzuk ezagutu dituzte, eta ikastaroak haien ezagutza eta ikuspegi kritikoa areagotzen lagundu die. Era berean, landu diren gai batzuetan duten posizioa aurkitzen lagundu die. Parte-hartzaile askok ikastaroak borrokatzeko indarra eman diela sentitzen dute, eta amaitutakoan, ahaldunduta sentitu dira.
Eskerrik asko era batera edo bestera parte hartu duzuen pertsona eta erakunde guztiei!