Agenda

LILATON 2024: Animatu «GENOZIDIOARI EZ! Emakume palestinarrak zuekin gaude!» leloarekin korrika egitera!
2024, urtarrilak 22
XXIV. “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoa 2024
2024, urtarrilak 29

MEDICUSMUNDI GIPUZKOAKO BATZAR OROKORRA ETA EZ-OHIKOA 2023


 

Bazkide agurgarri hori:

Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, gure Elkarteko bazkideen Batzar Orokorrean eta ez-ohiko Batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, Batzarra ekainaren 28an izango da Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).

Batzar Orokorraren helburuen artean, jardueren memoria osoaren eta Elkartearen kontuen egoeraren berri ematea aurkitzen dira. Horrez gain, medicusmundi Gipuzkoa taldea osatzen dugun orok (bazkideek, bolondresak edo langileak), tarte atsegin bat elkarbanatzeko aukera on bat iruditzen dugu.

Ez-ohiko Batzarren helburua nagusia, Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzea da.

 

Jarraian, Batzarren deialdiak aurkezten dizkizugu eta, beste behin, bertan parte hartzera animatzen zaitugu medicusmundi Gipuzkoa osatzen dugun beste pertsona batzuekin tartetxo bat elkarbanatu ahal izateko.

 

BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA 2023

  • Eguna: 2023ko ekainak 28, asteazkena
  • Lekua: Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
  • 1. deialdia: 17:00
  • 2. deialdia: 17:30

 

GAI ORDENA:

1- Lehendakariaren agurra.

2- 2022. urteko ohiko batzarren akta irakurtzea eta onartzea egokia bada.

3- 2022ko jardueren memoria eta 2023ko proiektuak.

4- 2022ko mugimendu ekonomikoak eta 2023ko aurrekontua.

5- Bazkideen altak eta bajak.

6- Kontu-ikuskariaren izendapena.

7- Eskakizun eta galderak.

 

 

EZ-OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA 2023

  • Eguna: 2023ko ekainak 28, asteazkena
  • Lekua: Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
  • 1. deialdia: 18:00
  • 2. deialdia: 18:30

 

GAI ORDENA:

1- Lehendakariaren agurra.

2- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.

3- Eskakizun eta galderak.

 

Azkenik, zure daturen bat eguneratzeko izango bagenu (emaila, helbidea, telefonoa, etab.), emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo telefonoz (943404740) jakinaraztea eskertuko genizukeela komentatzeko aprobetxatzen dugu.

 

Zure zain egongo gara!