Agenda

XXVI. Kurtsoa “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” 2025
2025, irailak 29

MEDICUSMUNDI GIPUZKOAKO BATZAR OROKORRA ETA EZ-OHIKO BATZARRA 2025


Deialdiak deskargatu

Bazkide agurgarri hori:

Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, gure Elkarteko bazkideen Batzar Orokorrean eta ez-ohiko Batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, Batzarra ekainaren 18an izango da, Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).

Batzar Orokorraren helburuen artean, jardueren memoria osoaren eta Elkartearen kontuen egoeraren berri ematea aurkitzen dira. Horrez gain, medicusmundi Gipuzkoa taldea osatzen dugun orok (bazkideek, bolondresak edo langileak), tarte atsegin bat elkarbanatzeko aukera on bat iruditzen dugu.

Ez-ohiko Batzarren helburua nagusia, Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzea da.

Jarraian, Batzarren deialdiak aurkezten dizkizugu eta, beste behin, bertan parte hartzera animatzen zaitugu medicusmundi Gipuzkoa osatzen dugun beste pertsona batzuekin tartetxo bat elkarbanatu ahal izateko.

BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA 2025

  • Eguna: 2025eko ekainak 18, asteazkena
  • Lekua: Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
  • 1. deialdia: 17:00
  • 2. deialdia: 17:30

GAI ORDENA:

  1. Lehendakariaren agurra.
  2. 2024. urteko ohiko batzarren akta irakurtzea eta onartzea egokia bada.
  3. 2024ko jardueren memoria eta 2025eko proiektuak.
  4. 2024ko mugimendu ekonomikoak eta 2025eko aurrekontua.
  5. Bazkideen altak eta bajak.
  6. Kontu-ikuskariaren izendapena.
  7. Eskakizun eta galderak.

EZ-OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA 2025

  • Eguna: 2025eko ekainak 18, asteazkena
  • Lekua: Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
  • 1. deialdia: 18:00
  • 2. deialdia: 18:30

GAI ORDENA:

  1. Lehendakariaren agurra.
  2. Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
  3. Eskakizun eta galderak.

Azkenik, zure daturen bat eguneratzeko izango bagenu (emaila, helbidea, telefonoa, etab.), emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo telefonoz (943404740) jakinaraztea eskertuko genizukeela komentatzeko aprobetxatzen dugu.

Deialdiak deskargatu

Zure zain egongo gara!