


Bazkide agurgarri hori:
Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, gure Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra ospatzear gaude eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, ekainaren 26an izango da Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
Batzar Orokorraren helburuen artean, jardueren memoria osoaren eta Elkartearen kontuen egoeraren berri ematea aurkitzen dira. Horrez gain, medicusmundi Gipuzkoa taldea osatzen dugun orok (bazkideek, bolondresak edo langileak), tarte atsegin bat elkarbanatzeko aukera on bat iruditzen dugu.
Jarraian, Batzarraren deialdia aurkezten dizugu eta, beste behin, bertan parte hartzera animatzen zaitugu medicusmundi Gipuzkoa osatzen dugun beste pertsona batzuekin tartetxo bat elkarbanatu ahal izateko.
GAI ORDENA:
1- Lehendakariaren agurra.
2- 2023. urteko ohiko batzarren akta irakurtzea eta onartzea egokia bada.
3- 2023ko jardueren memoria eta 2024ko proiektuak.
4- 2023ko mugimendu ekonomikoak eta 2024ko aurrekontua.
5- Bazkideen altak eta bajak.
6- Kontu-ikuskariaren izendapena.
7- Eskakizun eta galderak.
Azkenik, zure daturen bat eguneratzeko izango bagenu (emaila, helbidea, telefonoa, etab.), emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo telefonoz (943404740) jakinaraztea eskertuko genizuke.
Zure zain egongo gara!