

“Zure ahora, fundamentalismoen kontra funtsezkoa” goiburuarekin bi urteko Topaketa hauek sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan fundamentalismo desberdinek gaur egun ere duten eragina aztertu ahal izateko gune bat izan nahi dute. Gizartearentzako arau moduan pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu-eskubideak gauzatzeko jarduenean.