“Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” lehiaketaren bigarren ediziorako epea bukatuta, eta epaimahaiak erabaki eta gero, lehiaketa irabazi duten lanak aurkez ditzakegu dagoeneko, bi kategorietan, mikroipuinetan eta argazkietan.
Lehen saria (kontakizun laburrak): Sugoi Etxarri Zabaleta
Bigarren saria (kontakizun laburrak): Maddi Marko Rada
Lehen saria (argazkiak): Ruth Mendez Hernandez
Bigarren saria (argazkiak): Ainhoa Cilveti Larrayoz
Sar zaitez gure Facebooken saritutako lanak ikusteko.
Bigarren edizio honetan, lehiaketaren gaia izan da indarkeria matxistaren espresio guztien aurkako borroka, espresio horiek identifikatzeko eta halakoei buelta emateko beharra. Parte-hartzaileek gure gizartean ohikoa den adierazpen matxista bat aurkitu behar zuten, eta halakoari beraiek buelta nola emango lioketen proposatu.
Aurkezturiko lanak balioztatzean, epaimahaiak batez ere aintzat hartu du edukia edizio honen gaiarekin bat etortzea, bai eta originaltasuna eta parte-hartzaileen eraldaketa sozialerako jarrera positiboa eta aktiboa ere.
Sari-banaketa aurki egingo da gure elkartearen egoitzan.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!!!