Berriak

Medicus Mundi Gipuzkoaren “Las Melidas” lanaren aldeko adierazpena
27 uztaila, 2021
MEDICUS MUNDI GIPUZKOAK MATAZAK 2021eko SARIA JASO DU
19 urria, 2021
Dena ikusi

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena”-ri buruzko XXII. Ikastaroa: izena emateko epea zabalik!


  1. urteaz geroztik, eta UPV/EHUko Unibertsitatearekin lankidetzan, Medicusmundi gipuzkoak “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Ikastaroaren edizio berri bat antolatzen du urtero. Ikastaro honen helburu nagusiak hauek dira:
  • Sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren azterketa-tresnak ematea ikasleei, eskubide horien urraketen egiturazko problematika partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate kontrastatuz.
  • Aztertzea zer faktorek eragiten duten munduko emakume askok eta LGTBIQ+ kolektiboak eskubide horiek ez izatea.

XXII. ikastaroa 2021eko azaroaren 8tik 25era izango da, 16: 00etatik 18: 30era, Ignacio Mª Barriola ikasgelan (3.11 eta 3.12 gelak), EHUren Donostiako campusean.

Hizkuntza: ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, bi talderekin eta aldi berean.

Unibertsitateko kredituak: aukera askeko kreditu 1 UPV/EHUko ikasleentzat.

Latinoamerikan bekatutako praktikak: interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona hautatuko dira sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen aldeko borroka-proiektuetan praktikak egiteko, Latinoamerikako medicusmundi gipuzkoaren  tokiko bazkide feminista batekin lankidetzan. Praktikak 2 hilabetez egingo dira 2022ko udan.

Azaroaren 2ra arte eman dezakezue izena ikastaroan, mezu elektroniko bat bidaliz voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es  helbidera, gaian XXII. Ikastaroa adieraziz eta mezuan interesdunaren izen-abizenak eta ikastaroa zein hizkuntzatan egin nahi den adieraziz (euskara edo gaztelania).

Matrikula (10 €) Euskadiko Kutxan ordainduko da (kontu-zenbakia: 3035 0060 41 0600043748). Adierazi: XXII. Ikastaroa eta izen-abizenak. Ordainketa egin ondoren egingo da matrikula.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikastaroaren egitaraua –XXII_Kurtso_Egitaraua– deskarga dezakezue, eta beste edozein gauzatarako, deitu Medicus Mundi Gipuzkoaren bulegora: 943-404740 edo idatzi voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es  helbidera.

Zuen zain gaude! LEKU MUGATUAK!

Iruzkinak itxitak daude.