“Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan” topaketak
Bi urtean behin egiten dira, eta egun sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen urraketan denetariko fundamentalismoek oraindik ere jokatzen duten rola aztertzeko espaziotzat aurkezten dira.Fundamentalismoen askotariko agerpenak aintzat hartzen ditugu, agerpenok kulturalak, erlijiosoak, ekonomikoak zein politikoak izan; fundamentalismo horiek guztiek, hain zuzen, pentsaera bakar eta aldaezin bat aldezten dute gizartearentzako arautzat, eta ondorio ezin kaltegarriagoak dakartzate gizakientzat oro har, eta emakumeen sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak gauzatzeko bereziki.
Topaketen helburuak:
- Jendea denetariko fundamentalismoen aurkako borrokara erakartzea, halakoek oso eragin negatiboak baitituzte emakumeen bizitzetan nahiz gorputzetan.
- Eskubide horien urraketen kausak analizatzea, eta haiei aurre egiteko dauden alternatibak aurkeztea.
- Hegoaldeko eta Iparraldeko antolakundeak identifikatzea eta haien arteko aliantzak eratzea, jarduera-politika bateratuak definitzeko.