Berriak

Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa
23 apirila, 2018
Ikusgai jarri ditugu GHBn parte hartu duten taldeen esketxak
10 maiatza, 2018
Dena ikusi

Teknologia mugikorra genero-indarkeriaren aurkako tresna izango da Indian


Indian dugun tokiko antolakunde kideak, CREAk, genero-indarkeriaren aurkako kanpaina bat abian jarri du, non oinarriko antolakundeetako pertsonek eta komunitateetako emakume ordezkari hautetsiek teknologia mugikorrarekin bat egingo duten. Hurrengo sei hilabeteetan, guztira 22 audio-emanaldi zabalduko dira hindiz, genero-indarkeria eta bazterkeria nola ezagutu eta ulertu eta haren aurka kolektiboki nola antolatu sakonduko dutenak. Uttar Pradesh eta Bihar estatuen barruan proiektuari lotutako komunitateetan diseinatuta dago kanpaina, baina herrialde guztiarentzat dago eskuragarri.

Kanpainan medicusmundi gipuzkoak parte hartzen du, eta OnionDev Gram Vaani konpainiarekin, aipatu diren estatuetan CREAri lotutako hainbat erakunderekin, eta emakumeen autolaguntzarako tokiko beste talde askorekin batera eramaten da aurrera. OnionDev Gram Vaani teknologia sozialeko konpainia bat da, eta funtsezko kide bat izan da audio-istorio hauek sortzerakoan. Audio horien xedea da bazterkeriari eta genero-indarkeriari aurre egitea, istorio adierazgarriak eta tokikoak kontatuz, emakumeek lotura bat erraz ezartzeko moduko istorioak, alegia. Emanaldiak eguneroko genero-bazterkeriari buruzkoak dira, eta aldaketa-istorioak adierazten dituzte, aldi berean gizarte-arau patriarkalen eraldaketaren adibideak emanez.

Esperientzia honen berritasuna da emakume ordezkariekin egindako CREAren epe luzerako lan komunitario batean oinarritzen dela, eta teknologia erabiltzen duela tokiko sustapenerako bidetzat. Azken sei urtean, CREAk programa bat eraman du aurrera, emakume ordezkari hautetsien eta autolaguntza-taldeen gaitasuna garatzeko, beraien eskubideekin lotutakoaren arloan. Oraingo kanpainak horretan aurrera egin nahi du, sare horiek mobilizatuz, kontzientzia hartzeko eta kolektiboki konprometitzeko, entzute-taldeen bitartez. Halako taldeetan, emakumeek genero-indarkeriaren inguruan eztabaidatzen dute, zabaldutako istorioak tresnatzat erabiliz, genero-indarkeriari lotutako erronka eta aukerei aurre egiteko.

   Proiektuaren liderrak kanpainaren ezagutza haien komunitatean bultzatzen (CREA).

Erabilitako teknologiaren funtzionamendua

Proiektuak telefono-zenbaki baten bitartez funtzionatzen du, IVRS softwarea (Interactive Voice Recording System) erabilita. Parte hartu nahi dutenek, kanpainaren telefonora deitu, eta “dei galdua” uzten dute. Kanpainak automatikoki deitzen die parte-hartzaileei, eta audio-emanaldietara konektatzen ditu.

Emanaldiez gain, kanala funtzio interaktibo batzuekin esperimentatzen ari da, tartean iruzkinak eta galderak egiteko kanal bat dagoela, etorkizunean eduki pertsonalizatuago bat ekoitzi ahal izateko.

IVRS sistemek dei-bolumen handiak goberna ditzakete, eta landa-inguruneetako baliabide gutxiko emakume eta gizonengana zuzen daiteke. Alfabetizazio-oztopoak gainditzeko ahalmena ere badu, estatu horretan alfabetizazioa nahikoa urria izanik, audioa erabiltzen baitu. Hala ere, telefono mugikorrak erabiltzeko aukera, generoaren arabera, inolako proportziorik gabe lerratzen da gizonen alde oraindik ere Indian. Traba hori gainditzeko, kanpaina emakume ordezkari hautetsiak engaiatu ditu, proiektua ezagutarazteko, kaleko kanpainak eginez eta lekuan bertan entzute-taldeak antolatuz, kanpaina honetan telefono mugikorra ongi erabil dezaten emakumeak prestatzen lagunduta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude