Berriak

Munduko Arrozak 2017
29 ekaina, 2017
IV Topaketak “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu eta ugalketa eskubideetan”
4 iraila, 2017
Dena ikusi

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Ordizian, Donostian eta Getarian izango da


Tirante Plataformak sortu duen eta Medicus Mundiren proiektua den “Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia asteazken honetan, uztailak 19, Ordizian izan zen, Nikolas Lekuona Enparantzan. Ostegun honetan, uztailak 20, 19:00etan, Medicus Mundi GGKEk Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko 15 udalerritan emango duen musika eta antzerki ekitaldia izango da Donostiako Zuloaga Plazan. Era berean, ostiralean, uztailak 21, 19:00etan Getariako frontoian izango da.

Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta, esan du, emanaldi honen bidez azaldu nahi duena dela “osasun publikoa galtzen ari dela bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako”. Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erreklamatzea izango du helburu, izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu zen hori eta gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen, adibidez egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria.

Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanik, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, Medicus Mundik adierazi du adi eta zelatan egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe.

EAEn, diotenaren arabera, osasun-sistemaren berrikuntzaren ondorioz, etorkinen hainbat kolektibo euskal osasun-sistematik kanpo uzten dituzte edo hori lortzeko eragozpen handiak jartzen dizkiote. Adibide moduan, erreforma horrek administrazio-egoera irregularrean dauden emakume etorkinen babesik gabeko egoera azaltzen du, indarkeri matxistaren biktima izan daitezkeelako osasun-arreta izateko eskubidea kendu zaielako.

“Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Egitasmo honen baitan, irailean aurkeztuko dugu “Osasun eskubidearen arriskuak Euskadin. Gizarte ezberdintasunak eta pribatizazio prozesuak osasun sisteman” ikerketa.

Iruzkinak itxitak daude.