Berriak

“Eredu neoliberalarentzako dena da merkantzia, arbasoen medikuntzatik gure gorputzak bitarte”
3 abendua, 2019
Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
18 otsaila, 2020
Dena ikusi

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena” (Sexu eta ugalketa osasunari buruzko XX. Kurtsoa) EPEA LUZATUTA!!! IZENA EMAN MARTXOAREN 7 ARTE!!!


2000. urtetik aurrera, eta UPV/EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta UPV/EHUren Ibaetako Campusean egiten da, jende gehiagori tokia egiteko.

Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu:

  • Ikasleei azterketa-tresnak ematea, sexu eta ugalketa eskubideen ulermen kritikoa lortzeko.
  • Aztertu zergatik munduko emakume gehienak ez diren eskubide horien jabe.

XX. Ikastaroa Martxoaren 9tik 26 arte izango da, 16:00 eta 18:30 orduak bitartean, Donostiako UPV/EHU-ko Aularioan (Inazio Mª Barriola Zentroa-Gela 3.14).

Kurtso egiteak, aukera askeko kreditu bat suposatzen du eta 4 pertsonak hautatuko dira Perun edo Ekuadorren bi hilabetez PRAKTIKA BEKADUNAK egiteko.

Ikastaroan izena emateko, Martxoaren 7 arte email bat bidali voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera, gaian “XX. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren izen-abizenak gehituz.

Matrikularen ordainketa (10 €) Kutxabank bankuaren 2095 5001 04 1060532875 zenbakian edo eta Laboral Kutxaren 3035 0060 41 0600043748 zenbakian egin behar duzue. Diru sartze egin arte, matrikula ez da behin betiko izango.

Argibide gehiagotarako, orrialde honetan eskura duzute ikastaroko programa; beste ezein argibidetarako, deitu lasai Medicus Mundi Gipuzkoaren bulegora (943-404740) edo idatzi voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera.

Zain gaituzue! LEKU MUGATUAK!

Iruzkinak itxitak daude.