Recursos

2024, otsailak 5

“Lankidetza-praktikak 2023 Movimiento Manuela Ramos erakundean” bideoa (Ayacucho, PERU)

2023
2023ko martxoan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXIII. edizioan parte hartu ondoren, Maria Landazuri eta Izaro Marcillak Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2023ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituzten. Bideo honetan beraien esperientzia politta azaltzen digute.
2023, urriak 26

“Botereari buruz. Botere soziala eta botere-egiturak ulertzen” eskuliburua

2023
Indiako akademiko feminista ospetsuak, Srilatha Batliwalak, egindako gida hau CREA Giza Eskubideen Nazioarteko Erakunde Feministaren “Lidergo Feminista Eraldaketa Sozialerako” sailaren lehen eskuliburua da. CREA Indiako MMGko bazkide lokala da.
2023, uztailak 10

Memoria osoa 2022 (gazteleraz)

2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: PERU”

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak Perun indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borroka eta ingurumenaren babesa jorratuko ditu. Peruko FNDAGROS erakundeko presidentea den Yeni Cojal Rojasen bitartez, herrialdeak bizi duen testuinguru soziopolitiko nahasi honetan, Peruko meatze-industriaren eta botere korporatiboaren aurrean gidatzen ari diren borrokei ikusgarritasuna emango zaie. FNDAGROS (Frente Nacional de Defensoras Ambientalistas Agro Ecologistas y Sanadoras del Perú) erakundearekin elkarlanean.
2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: FILIPINAS” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, Medicusmundi Gipuzkoak Filipinetan emakumeen eskubideen aldeko borrokaren eta ingurumenaren babesaren artean dagoen lotura estua aztertuko du. Filipinetako APNED erakundeetako kide den Lia Mai Torresen testigantzari esker, Filipinetako meatze-industriaren eta enpresa-boterearen aurka gidatzen ari diren borrokak ezagutuko ditugu. APNEDen laguntzarekin: Asia eta Pazifikoko Ingurumenaren Defendatzaileen Sarea.
2023, maiatzak 29

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: ECUADOR” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eta Ekuadorren ingurumena babesteko borrokari helduko dio. Ekuadorreko Acción Ecológica erakundeko kide diren Alexandra Almeida, Ivonne Macias eta Ivonne Yañezi esker, Ekuadorreko Amazoniako petrolio-industriaren eta enpresa-boterearen aurrean landa eremuko emakumeek eta emakume indigenek dituzten borrokak ezagutuko ditugu. Acción Ecológicaren laguntzarekin.
2023, ekainak 5

XXIII “Sexualitatea, generoa eta garapena” ikastaroaren laburpen bideoa. UPV/EHU, Donostia.

2023
Bertan, ikasleei beharrezkoak diren baliabideak ematen zaizkie, Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruz duten konfiantza, kontzientziazioa eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko eta indartzeko; Unibertsitateko ikasleekin Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko errealitateak eta borroka-esperientziak partekatzen zaizkie, erakunde feministekin eta Iparraldeko eta Hegoaldeko LGTBIQ+ kolektiboarekin egindako topaketaren eta trukearen bidez.
2022, abenduak 19

“Lankidetza-praktikak 2022 Movimiento Manuela Ramos erakundean” bideoa (Ayacucho, PERU)

2022
2021eko azaroan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXII. edizioan parte hartu ondoren, Sara Unanue eta Ane Nuinek Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2022ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituzten. Bideo honetan beraien esperientzia politta azaltzen digute.
2022, abenduak 13

“UPV/EHUko Psikologiako ikasleak Xochilt Acatl Elkartean Garapenerako Lankidetza praktiketan” bideoa

2022
Marina Cantabranak eta Nagore Arrutik, 2022ko martxoa eta maiatza bitartean, UPV/EHUko Psikologiako praktikak Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearekin egin zituzten, proiektu ekofeminista batean. Bideo honetan, izandako esperientzia polita elkarbanatzen digute.
2022, abenduak 9

“Lankidetza-praktikak 2022 Movimiento Manuela Ramos erakundean” bideoa (Lima, PERU)

2022
2021eko azaroan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXII. edizioan parte hartu ondoren, Laida Irastorzak Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2022ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituen. Bideo honetan bere esperientzia politta azaltzen digu.
2022, abenduak 9

“Bizitza jasangarriak erdigunean jartzen” bideoa (Xochilt Acatl. Nikaragua). Gazteleraz

2022
1992an sortua izan zen Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearen esperientziaren bidez, indarkeria matxisten aurkako borrokarako elementu giltzarri gisa bizitza erdigunean jarriko duen sistema ekonomiko eta sozial baterantz eraldatzeko beharra aldarrikatu nahi da. Hori guztia, gure ingurumena errespetatuz eta zainduz, eta zapalkuntza-sistema ezberdinen arteko harremana ikusarazten lagunduz.
2022, irailak 1

“ESI (Sexu Hezkuntza Integrala)-ren garrantzia eskoletan” (Peru). Gazteleraz

2022
Peruko eskoletan sexu eta ugalketa eskubideen erabilera hobetzeko, Sexu Hezkuntza Integrala - Educación Sexual Integral (ESI) txertatzeak duen garrantziari buruzko irakasle baten lekukotza-bideoa da. Elkarlanean aritzen garen Manuela Ramos Mugimenduak egindako bideoa da.