Berriak

Somali eskualdeko emakume etiopiarren eskubideen urraketen aurka
29 maiatza, 2018
Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
7 ekaina, 2018
Dena ikusi

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketaren aurkezpena Tolosan


Inmaculada Vilak, gure lehendakariak, “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu Tolosan, TOPA (Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde- Tolosaldea por la Sanidad Pública) elkartearekin elkarlanean burutu dena.

Medicusmundi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak sustaturiko ikerketa OPIKek (OPIK-Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak) gauzatu du eta bi zatitan banatu dute lana: “Desparekotasun soziala osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa” eta : “Osasunaren pribatizaioa osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa”.

medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak EAEko erakundeei egindako gomendioekin osatu dute txostena. Ikerketaren amaieran daude eta erakunde publikoei guztion osasunerako eskubidea bermatzea eta osasun sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izatea eskatzen diete.

Iruzkinak itxitak daude.