Joan den maiatzaren 9an Koldo Mitxelenako Areto Nagusia betetzeko zorian egon ginen Juan Ervitiren ‘Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?’ hitzaldian. Gaiak piztu zuen jakin-mina dela-eta, galderak egiteko tartea osorik erabili genuen, hitzaldiaren bideoa elkarbanatu nahi dugu egon ez zinetenekin (baita berriz ikusi nahi duzuenekin), Koldo Mitxelenaren Youtube kanalean ikusgai duzuena.
Juan Erviti medicusmundi gipuzkoako kidea, Farmazian doktorea eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Saileko burua da. Hitzaldian hainbat gai jorratu zituen: medikamentuek osasuna hobetzea helburu dute edo negozio hutsa dira? Eta planifikatutako gaixotasunak medikamentuen benetako negozioa balira? Patenteen legea osasun-eskubidearen gainetik ote dago?