Peru

2001etik, Medicus Mundi Gipuzkoa osasunerako eskubidearen alde ari da lanean Perun, batez ere emakumeen eskubideen eta haien sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen alde.

Lan horretan tokiko bi antolakunde ditugu lagun: CENDIPP eta Manuela Ramos mugimendua.

Herrialdean sexu-eskubideen eta ugalketa eskubideen inguruan dauden datuek ez dute oso egoera samurra erakusten:
  • Latinoamerikako herrialdeen artean, hirugarrena da amen heriotzen ehunekoari dagokionez.
  • Zazpi neska nerabetik bat ama da herrialdean. Ehuneko horrek nabarmen egiten du gora oihanean, non hiru neska nerabetik bat ama den.
  • 2014an, emakumeen % 69,4k indarkeria matxista jasan zuen.
  • Urtero, 100 emakume baino gehiago erailtzen dituzte beren bikotekideek.
Egoera horri atzera eginarazteko, gure lanak honako prozesu hauek ditu ardatz:
  • Eskoletan Sexu-hezkuntza integrala (SHI) sartzea.
  • Indarkeria matxistaren prebentzioa.
  • Antolakunde sozialen eragin politikoa.
  • Gizarte zibilaren eta komunikabideen sentsibilizazioa, komunikazio-kanpainak eginez.