Nor garen

Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat gara (GGKE), irabazi-asmorik gabekoa, eta independentea, erlijioaren zein politikaren aldetik, eta 1974az geroztik osasunaren eskubidearen alde lan egiten dugu. Baina, oroz gainetik, pertsona-talde bat gara, egoera ahuleneko populazioen bizi-baldintzak hobetu nahi dituena, eta hala herrialde pobretuetan nola gure ingurune hurbilenean gertatzen diren bidegabekeriak eta desparekotasunak salatu.