Berriak

16 proiektu eta milioi erdi pertsona baino gehiago
14 azaroa, 2013
“Gure helburua amen eta haurren heriotza tasa ia %86an murriztea da, Etiopiako bi distrituetan, Tslenti eta Tahtay Adyabon”
15 azaroa, 2013
Dena ikusi

Gizarte eta ekonomia gaitasun handiagoko emakumeak


Duela gutxi bukatu dugu “Kanyakumari distrituko (Tamil Nadu Estatua) landa-guneetako emakumeen garapen sozio-ekonomikorako sostengu eta indartze programa”, Tamil Nadu Estatuan, Indian. Hiru urteko proiektu hau bertako Hermanas de la Caridad de Santa Ana erakundearekin gauzatu da, 1997tik aurrera Medicus Mundi Gizpuzkoa bazkidea izan dena, eta La Caixaren Gizarte Ekintzak finantziaturik, nagusiki, aurreikusitako ekintzak aurrera eramatea kostatu duten 204.316,49 eurotik 200.000 jarri ditu eta.

Ekintza hauen onuradunak Kanyakumari distrituaren landa-gune deprimituenetako 2.958 emakume izan dira, hauskortasun ekonomiko indize altua eta bazterkeria soziala pairatzen dituztenak, orain harte beren egoera sozioekonomikoa hobetzeko trabak jarriz. Batazbeste, 6 kidez osatutako familietako emakumeak izan dira, diru sarrera baxu edo gabekoak.

Heziketa eta dirua sortzeko ekintzak martxan jartzearekin eta emakumeen indatze sozialak beren familietan eta gune horretako populazioaren hobekuntza sozioekonomikoa ekartzearen balio erantsia du.

Hermanas de la Caridad de Santa Ana erakundeak gauzatzeak beste aktore sozial eta instituzionalekin loturak erraztu ditu, programa honekin hasitako jarduera ekonomikoarekin (kandela ekoizpena, apaingarriak, bitxiak eta bordatuak) erlazionatutak dauden inguruko enpresekin harremanean jartzeko lan egin duen programa baterako funtsezkoa zena. Alde batetik, harremana hornitzaileekin izan da, eta, bestetik, bezero potentzialekin, besteak beste, eskolak, parrokiak, dendak etab.

Proiektuak jantzigintza, bordatuak, kandela, apaingarri eta bitxien ekoizpenarako hezkuntza gauzatu ditu, 500 emakume baino gehiagorekin. Gainera 53 emakumei mikrokredituak eman zitzaien eta %100 kasuetan itzultzeari esker, beste 42 finantzazio berriak eman ahal izan da, bere negozioak sortu edo hobetzeko, proiektua bukatzerakoan, ia 400 emakumek dirua sortzeko ekintzak martxan jartzea lortuz.

Halaber, 1.800 emakume baino gehiagok parte hartu dute, erakundeen bitartez, kontzientziazio eta sentsibilizazio programetan, genero ekitate edo osasun ohitura onen inguruan, besteak beste.

Emakume hauek erakundeetan parte-hartzeak eta indartzeko laguntzak bere gizartean aktiboki parte hartzea eta beren autoestimua hobetzea ahalbidetu dute, eta baita beren familia eta komunitatearen aurrean agertzea. Programan emakumeen aldeko erakundeak parte-hartze aktiboak bere iraunkortasuna bermatzen du etorkizunerako.

Iruzkinak itxitak daude.