Berriak

Osasun murrizketa baino hautabide gehiago dago
23 uztaila, 2012
Garapenaren Laguntzan egindako murrizketek kinka larrian ipin ditzakete herrialde txiroetan lortutako aurrerabideak
30 urtarrila, 2013
Dena ikusi

Medicus Mundi Gipuzkoa mejoró la vida de más de 230.000 personas en varios de los países más empobrecidos


Urtero bezala, Ohiko Batzarrean, Medicus Mundi Gipuzkoak ekintzen eta kontuen memoria aurkeztu du eta azken batzarrean, 2011n egindako lanei zegozkien datuak eman ziren ezagutzera.

Memori horretan, bazkideen, emaileen eta erakunde publiko eta pribatuen ekarpenei esker Medicus Mundi Gipuzkoak aurreko urte osoan 1.523.743,84 € gestionatu zituela ikus daiteke. Euro horietatik 1.516.462,30 € kooperazioko proiektuetara (gastuen % 89,29), Hezkuntza eta Sentiberatze ekimenetara (% 7,88), komunikaziora (% 2,08) eta gestio gastuetara (% 3,74) bideratu ziren. Bi zenbatekoen arteko 7.281,54 €-ko aldea Proiektuetarako Erreserbara pasako direla adierazi du memorian elkarteak, horrela datorren ekintzetan diru hori erabili ahal izateko.

Hemendik, Medicus Mundigipuzkoatik, zera azpimarratu nahi da, urtero bezala, kontuak kanpo kontu ikuskatzaile bati eman zaizkiola. Azken honek, memoriako kontuen “datu esanguratsu guztiek elkartearen ondarearen eta elkartearen finantza egoeraren irudi fidela adierazten dutela” zehaztu du.

Elkarteak 2011n garapenerako kooperazioko proiektuak burutu dituen herrialdeei dagokionez, Medicus Mundi Gipuzkoak duela hainbat urtetatik lan egiten duen herrialdeetan egoten jarraitzea lortu du: Ruanda- elkartea 1974 geroztik han dago eta baliabideen %7,58 bidali zen-, Etiopia (baliabideen %10,58), India (%36,54), Ekuador (%12,17) eta Peru (%33,13). Talde eta herrialde ahulenei leiala izanik, Medicus Mundi Gipuzkoak herrialde horietan burutu ziren proiektuen gehiengoetan, elkarteak osasun sistemen indartzean, genero berdintasunaren erdiespenean eta gorabehera politikoetan jarri zuen bere arreta batez ere, horrela gobernuek bere herritarren eskubideak bermatuko duen konpromisoa lortzeko. Bestalde, ez ziren baztertu oinarrizko beharretara zuzentzen diren proiektuak, hala nola, uraren eskuragarritasuna edota erkidego aldendu eta ahaztuenetako osasun arreta. Proiektu horiei esker, elkarteak hiru milioi baino pertsona gehiagoren bizimodua hobetzea lortu du.

Gipuzkoan, 2011n, 10 ekimen eraman ziren aurrera eta Zero Pobrezia Plataforma bezalako sareetan ere hartu da parte, beti ere Gipuzkoako gizartea sentiberatzeko asmoarekin herrialde txiroek pairatzen duten egoera zuzengabeari dagokionez, nola gure inguruko zuzengabekeriei dagokionez, batez ere sexu eta ugalketa eskubideekin zerikusia duten horiei. Zentzu honetan, “Sexu-eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko,ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua” ospakizuna izan zen 2011ko mugarria, datorren 2013an bigarren gertaldia egingo da.

Memoria 2011 (laburpen elebiduna)

Memoria 2011 (gazteleraz)

Iruzkinak itxitak daude.