Berriak

Desberdintasunaren aurka borrokatu osasun-eskubidearen alde egiteko
7 apirila, 2014
Milioi bat euro baino gehiago bideratu genuen 24 egitasmoetara 2013an
21 uztaila, 2014
Dena ikusi

Medicus Mundi Gipuzkoak 40 urteko ibilbidea ospatuko du osasun eskubidearen alde


Medicus Mundi Gipuzkoak 40 urte bete ditu pertsona guztien osasun eskubidearen aldeko lanean, eta ospatzeko probintziako hainbat lekutan kontzertuak antolatu ditu. Lehenengoa jende gaztearentzat izango da, eta Urgull mendiko Guardetxean izango da, Donostian, datorren ostiraleko 21.00 orduetatik aurrera.

Jaia 1:00a arte luzatuko da eta bertan bi taldek joko dute, musutruk, biak ere donostiarrak eta rock eta pop-rock estilokoak: Jus + Los Bracco, eta 2 dj, + Ben Cosby & Maikol Night. Sarrera doan da, nahiz eta nahi duenak in situ diru laguntza eman ahal izango duen.

Kontzertu honekin, eta Gipuzkoan martxan jarriko dituen bestelako sentiberatze eta heziketa ekimen ugarirekin, elkarteak jende gaztearengana hurbildu nahi du, bere lana ezagutu dezaten eta jabetu daitezen gure gizartean eta beste pobreagoetan ematen diren desberdintasun eta injustizia egoerez, gerora gazte horiek eta biztanleak oro har protagonista izan daitezen behar den eraldaketa sozialean, mundu zuzen eta bidezkoago baten alde. Hala, Medicus Mundi Gipuzkoak emanaldira datozenei eskatuko die eraldaketa horretan parte hartzeko, elkarteari laguntzen bai boluntario moduan edo eta bazkide eginda; horretarako, elkarteak ez dauka gutxieneko kuotarik.

Osasuna eskubide unibertsala izan dadin 40 urtez egindako lanean, Medicus Mundi Gipuzkoak garapenerako lankidetza proiektuak egin ditu Bolivia, Guatemala, Ghana edo eta Boli Kostan; 2000. urtetik aurrera bost herriotan dabil gehienbat: Ruanda, Etiopia, India, Ekuador eta Perun. Proiektu motak ere aldatzen joan dira denboran zehar: hasieran osasun azpiegiturak eraikitzea edo anbulategi eta elikadura zentroetan laguntzea bazen eginbeharra, orain elkartea Gipuzkoan lantzen ari den garapenerako lankidetza proiektuak edo sentiberatze eta heziketako proiektuak, osasun publiko eta unibertsal baten aldekoak dira, eta sexu eta ugalketa eskubideen aldekoak.

Iruzkinak itxitak daude.