Berriak

Medicus Mundi Gipuzkoak 40 urteko ibilbidea ospatuko du osasun eskubidearen alde
3 uztaila, 2014
Ebola birusa: beste zauri bat Afrikaren Osasunean
14 abuztua, 2014
Dena ikusi

Milioi bat euro baino gehiago bideratu genuen 24 egitasmoetara 2013an


Urtero bezala, Gipuzkoan sortu zeneko 40. urteurren honetan, eta Ohiko Batzarrean 2013ko jarduera eta kontuak aurkeztu ondoren, Medicus Mundi Gipuzkoa hasi da bere bazkide eta erakunde laguntzaileen artean zabaltzen jarduera eta kontu horiei dagokien memoriaren laburpen inprimatua.

Bertan ikusten denez, bazkide, emaile eta erakunde pribatu eta publikoek emandakoari esker, Medicus Mundi Gipuzkoak iaz 1.105.936,50 € kudeatu zituen; diru horretatik 876.003,42 € lankidetza egitasmoetara zuzendu zituen (gastuaren %83,79), eta 109.258,58 € Heziketa, Sentiberatze eta komunikazio jardueretara (%10). Kudeaketa gastuak 107.646,62 € izan ziren (inbertitutako diru guztiaren %6,22). Halaber, elkarteak memorian dio iazko ekitaldiko sarreren eta gastuen arteko aldea 13.027,88 € izan dela eta Egitasmoetarako Erreserben kontuan gorde dela, hurrengo ekitaldietako egitasmoetan erabiltzeko.

Medicus Mundi Gipuzkoak nabarmendu nahi du, urtero bezala, kontuak kanpoko ikuskaritza batek aztertu dituela, eta hark ziurtatu duenez “datu esanguratsu guztiek Medicus Mundi Gipuzkoa Elkartearen patrimonioaren eta finantza egoeraren 2013ko abenduaren 31ko irudi zehatza eskaintzen dute”. Kontuak, ikuskatzeaz gain (elkartearen webean eskura), eskatzen dituen ororen eskura daude.

Garapenerako lankidetza egitasmoak bultzatzu diren herrialdeei buruz, 2013. urtean Medicus Mundi Gipuzkoa present egon da hamar urtetik gora eman dituen 5 herritan: Ruandan ­­–bertan da 1974an sortu zenetik eta aurten baliabideen %5,77 bideratu dira hara–; Etiopian (baliabideen %19,46 bideratuta bertara); India (%8,34); Ekuador (garapenerako laguntzaren %14,27 jaso du) eta Peru (%52,15). 2013. urtean herrialde horietan garatutako egitasmo gehienetan, leial beti koletibo eta biztanle zaurgarrienekin, Medicus Mundi Gipuzkoaren ahalegina, azken urteotan bezala, genero berdintasun gehiago lortzera bideratu da (batez ere Sexu eta Ugalketa Eskubideen arloan), bertako osasun sistemak indartzera eta eraginkortasun politikoa areagotzera, tokiko gobernuen aldetik konpromezua lortzeko beren herritarren eskubideak babeste aldera; ahaztu gabe oinarrizko premiak asetzeko jarduerak, hala ur hornidura nola osasun laguntza landa komunitate ahaztuen eta urrutikoenetan. Egitasmo horiei esker, erakundeak herrialde haietako 140.000 lagunen bizi egoera hobetzea lortu du.

2013. urtean zehar elkarteak Gipuzkoan zazpi egitasmo eta jarduera garatu zituen, eta Zero Pobrezia Plataformaren gisako sareetan parte hartu, helburua izanik gipuzkoar gizartea sentsibilizatzea herrialde pobretuetako eta gure inguru hurbileko egoera bidegabeekiko, batez ere sexu eta ugalketa eskubideei dagozkien arloan. Ildo horretan, mugarri izan ziren “Erlijio, kultur, politika eta ekonomia fundamentalismoek sexu eta ugalketa eskubideetan duten eragina” II. Nazioarteko Topaketak , 2011. urtean egindakoen arrakasta berretsiz.

Memoriaren laburpena (elebiduna) eta memoria osoa (gazteleraz).

Iruzkinak itxitak daude.