Berriak

Ohiko genero-eredua, emakumeek euren sexu eta ugalketa eskubideez gozatzeko orduan duten oztopoa
28 maiatza, 2012
“Gazteak Hegoaren Bila lehiaketan parte hartzea animatzen zaituztegu datorren urteetan. Lan gogorra da, baina merezi du”
18 ekaina, 2012
Dena ikusi

Los Charanguitos eta Itzaez taldeek irabazi egin dute Gazteak Hegoaren Bila


Vitoria-Gasteizko Los Caharanguitos eta Barakaldoko Itzaez taldeek irabazi dute Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren laugarren edizioa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Medicus Mundik antolatu du aipatutako lehiaketa eta 332 pertsonak hartu dute parte.

Izena eman zuten 83 talderen artean, epaimahaiarentzat ez da erreza izan saridunak zein izango diren aukeratzea. Lan onenak zein diren erabakitzeko, zenbait alderdi hartu ziren kontuan, hala nola, munduko sexu eta ugalketa eskubideen inguruan hausnarketa egiteko burutu dituzten hiru proben kalitate artistikoa, sormena, originaltasuna eta edukiak.

Lehenengo probari dagokionez, BINETA bat egin behar zuten Guatemalako emakume indigenen aurkako indarkeria salatzeko. Bigarrenean, Maitatzea ez da delitua lelopean, ANIZTASUNAREN RAPA egitea proposatu zitzaien; sexu aniztasunaren inguruan eta pertsona orok sexuarekiko eta gure gorputzarekiko erabaki autonomoak askatasunez hartzeko dugun eskubidearen inguruan egin behar zuten aipatutako rapa.

Hirugarren probak Zeure burua ziurtatu, ez da jolasa izena zuen eta taldeek BIDEO bat grabatu behar izan zuten sexu transmisiozko infekzioei aurre hartzeko neurriak har ditzagun sustatzeko.

Azken proba ekainaren 2an Bilbon egin zuten eta kaleko ekintza bat izan zen. Parte-hartzaileek Sexu eta Ugalketa Eskubideen heroi bihurtu ziren puzzle handi-handia egiteko. Talde bakoitzak puzzlearen pieza bat sortu behar zuen eta pieza horretan sexu eta ugalketa eskubide batzuk azaldu zituzten. Horretarako, kalean ziren guztien parte-hartzea lortu behar zuten. Hori egin ondoren, azken ekitaldia egin genuen Hika Ateneon. Kapritxosas antzerki-taldeak emanaldia egin zuen eta sariak banatu genituen. Ondoren hamarretakoa hartu genuen.

Los Charanguitos taldeko lau kideak udan Guatemalara joango dira eta 10 edo 15 egunez ikusi ahal izango dute zein den herri horren errealitatea eta zer kooperazio lan egiten duen Medicus Mundik Nuevos Horizontes Elkartearekin batera. Itzaez taldeko gazteek 2.600 euroko poltsa jasoko dute Estatuan taldeko bidaia prestatu eta burutzeko; helburua, elkartasunarekin eta lankidetzarekin lotura duen esperientziaren bat ezagutzea da.

Lehiaketa egiteko Medicus Mundik zenbait entitateren laguntza izan du, ondokoena adibidez: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK); Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexualen eta Bisexualen Elkartea, Gehitu; Vitoria-Gasteizko Udalaren Aholkularitza Zerbitzua, Asexoria, edo Guatemalako Nuevos Horizontes Elkartea.

Iruzkinak itxitak daude.