Berriak

Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da
11 urria, 2017
Gazteak Hegoaren Bila 2018 leihaketan izena emateko epea zabalik!
17 urtarrila, 2018
Dena ikusi

LILATON 2018: Sinesten dizuegu!!


Lilaton 2018: Medicus Mundi Gipuzkoaren taldean izena emateko epea irekitzen dugu. Aurten,“Sinesten dizuegu!!” lemapean korrika egitea proposatzen dizuegu.

 

Dakizuen moduan, aurreko azaroan  Iruñean  “La Manada” epaiketa ospatu zen, 2016ko San Ferminetan, Sevillako bost gizonek hemezortzi urteko neska bat bortxatzearen ondorioz. Hau gutxi balitz, tramitera pasa dute detektibe pribatu batek biktima den neskaren jarrera zelatatzeko. Modu honetan, sistema judizialak honako hau transmititzen digu: emakume bortxatu bati  sinetsi ahal izateko, sufritzen ari dela erakutsi behar duela. Beste modu batean esanda,  biktimaren kondizio morala susmopean jarriz,  errua beregain geratzen da.

Errealitatea horrela izanik, mugimendu feministek kaleak bete dituzte matxismo instituzionalaren aurka. “Hermana, yo te creo” lema erabili dute aintzat hartzen ez dituzten biktimen testigantzei babesa eman eta azken hauek salatzeko helburuarekin.

Zortzi orduro, Espainiako Estatuan emakume bat bortxatzen dute eta kalkulatzen da, munduko emakumeen %35ek bizitzaren momentu batean  eraso fisiko edo /eta sexuala jasan dutela. Gainera, emakume askok ez dute salatzen eta zailtasunez egingo dute sistema judizialak kontra egiten duen bitartean. Modu honetan, aurten,

SINESTEN DIZUEGU!!”

lemapean korrika egitea proposatzen dizuegu.

Guzti honegatik, LILATON 2018 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu www.kirolprobak.com webgunean eta, bide batez, izena ematen duzuenean,  “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740

Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.

Gogoan izan LILATON- a datorren martxoaren 4ean dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 19a izango dela.

Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira!

ZUEN ZAIN GAUDE!  AUPA NESKAK!

 

Iruzkinak itxitak daude.