Lege-oharra

 

Informazio orokorra, 34/2002 Legea, urriaren 12koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, betez.

 

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA

  • Domeinua: medicusmundigipuzkoa.eus
  • Titularra: Medicus Mundi Gipuzkoa
  • Egoitza soziala: Serapio Mujika pas., 33 – behea (20016 – Donostia)
  • Tel.: 943.40.47.40
  • Faxa: 943.40.43.00
  • E-maila: gipuzkoa@medicusmundi.es
  • IFZ: G-20376448

 

ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. ERABILERA-MUGAK

Atari honetarako sarbidea doakoa da, eta bistaratzeko ez da beharrezkoa inola harpidetzea edo erregistratzea.

Erabiltzailek kasu bakoitzari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera erabili beharko dute atari honetako informazioa, Medicus Mundi Gipuzkoaren edo beste batzuen jabetza intelektualeko eskubideak errespetaturik.

Erabiltzaileak ez du gauzatuko Medicus Mundi Gipuzkoak eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez inongo ekintzarik, edukiak kaltetzen edo aldatzen dituenik edo webgunearen funtzionamendu egokia eragozten duenik, inolako arazo teknikorik eragin gabe, birus informatikoak eramateko moduko edo webgune hau zati batean edo osorik kaltetu, interferitu edo eteteko moduko elementurik transferitu gabe, eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sarbiderik edo aldaketarik gauzatu gabe.

Medicus Mundi Gipuzkoak ez du inola ere izango atari honen edo bertako edukien erabilera desegokiaren erantzukizuna, ez eta erabilera horren ondorioen erantzukizuna ere.

 

2. ERANTZUKIZUN-MUGAK

Medicus Mundi Gipuzkoak ez du bermatzen haren orriak funtzionamenduan egotea eta haren edukiak osoak, zehatzak eta fidagarriak izatea une oro. Medicus Mundi Gipuzkoak eskubidea izango du, edozein unetan, aurrez ohartarazi gabe, webgune honetako edukiak nahiz sarbidea izateko baldintza orokorrak aldatzeko.

Zerbitzuei mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko eragiketak gauzatzen badira, Medicus Mundi Gipuzkoak badu eskubidea webgune honetarako sarbidea aldi baterako eteteko, aurrez ohartarazteko beharrik gabe, eta zerbitzuak emateko edo bertan behera uzteko eskubidea ere izango du, hori eragozpena izan gabe erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen saiatzeko, zirkunstantziek ahalbidetzen baldin badiote, betiere.

Horrela, bada, baztertu egiten da webgunea eta haren zerbitzuak eta erabiltzaileek webgune honi esleitutako erabilgarritasuna erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan ez jarraitzeagatik eragindako edozein motatako kalte-galeren gaineko erantzukizuna, halakorik eraginez gero.

 

3. BESTE BALDINTZA BATZUK

Erabiltzeko baldintza orokor hauek nahiz erabiltzailearen eta Medicus Mundi Gipuzkoaren artean ezartzen diren harreman guztiak Espainiako legediaren arabera arauturik egongo dira.

Webgunea erabiltzeak aurreko erabiltzeko baldintza orokorrak onartzea dakar berekin.

4. WEBGUNEKO EDUKIEN JABETZA INTELEKTUALA

Lege-testu honen edukia, medicusmundigipuzkoa.eus guneko gainerako edukiak bezala (testuak, irudiak, etab.), Creative Commons lizentzia batekin babestuta dago, hain zuzen, CC BY-NC-SA (Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin) motatako lizentziarekin.

Creative Commonsen lizentzia

Medicus Mundi Gipuzkoaren webguneak lizentzia hau du: CC BY-NC-SA (Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin).

medicusmundigipuzkoa.eus gunean, hirugarrenekiko loturak daude, baina hark ezin ditu kontrolatu horien edukiak, eskuragarritasun teknikoa eta eskainitako zerbitzuak. Hortaz, ez du inolako erantzukizunik lotura horietara sartzerakoan akatsik egonez gero. Era berean, ez du erantzukizunik, lotura horien bidez egindako zerbitzuen eta edukien gainean. Kontzeptu horiek direla-eta erantzukizunen bat egonez gero, haien jabeei egokituko zaie. Bestalde, atarian jarritako lotura baten bidez aurkitutako webgune batek eskainitako edukiak edo zerbitzuak kontsultatzean edo erabiltzean erabiltzaileari kalterik eraginez gero, medicusmundigipuzkoa.eus guneak ez du erantzukizunik izango.

medicusmundigipuzkoa.eus guneak ez du bermatzen webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe eskura egongo direnik. Ahal denean, medicusmundigipuzkoa.eus guneak aurrez emango du zerbitzuko etenaldien berri, eta ez du inolako erantzukizunik izango bere borondatez kanpoko arrazoien ondorioz zerbitzua eskura ez egoteagatik izandako kalteak direla-eta. Horrez gain, ez du erantzukizunik izango, mantentze-lanak direla-eta, erabiltzailearen ekipoak gaizki konfiguratuta daudelako, edota zerbitzua erabiltzeko behar diren betekizun informatikoei eusteko behar adina gaitasunik ez dutelako, ataria behar ez bezala badabil.

5. COOKIEI BURUZKO POLITIKA

Webgune gehienek ahal denik eta informaziorik txikiena gordetzen dute erabiltzaileen jarduerari buruz. Informazio horrek testu-artxibo txiki baten itxura du, eta “cookie” esaten zaio. Artxibo hori erabiltzailearen ordenagailuan biltegiratzen da.

Medicus Mundi Gipuzkoak cookieak erabili ahal ditu, erabiltzaile batek webguneko orrietatik nabigatzen duenean. Medicus Mundi Gipuzkoak cookie horiek erabiliko ditu webguneak duen trafikoa neurtzeko eta aztertzeko, eta, era horretan, webgunearen erabilera errazteko eta edukia egokitzeko, erabiltzailearentzat baliagarriagoa izan dadin. Bestalde, cookieek aukera ematen dute erabiltzailea gogoratu ahal izateko, webgunera berriz sartzen denerako, bai eta erroreak identifikatzeko eta konpontzeko ere. Bildutako informazioak ez du erabiltzailea era pertsonalean identifikatzen.

medicusmundigipuzkoa.eus gunean erabilitako cookieak

Google Analytics-en cookieak dira, eta dute zerikusirik Medicus Mundi Gipuzkoarekin. Informazio gehiago izateko, begiratu pribatutasuneko politika. Datuak ez dira kanpoko enpresekin partekatuko.

Google Analytics-en cookiei buruzko informazioa: 13/2012 Errege Dekretua betez, Medicus Mundi Gipuzkoak jakinarazten dizu haren webguneak Google Analytics erabiltzen duela, Google, Inc.-ek lagatako web analitikako zerbitzu bat. Google Analytics-ek zenbait cookie sartuko ditu zure ordenagailuan, Medicus Mundi Gipuzkoari estatistikak emateko, eta, horrela, webgunearen erabilera hobeto ezagutzeko, ez bestelako xedeetarako. Googlek osagai bat garatu du; cookieek zure arrastoari segitzea nahi ez baduzu, nabigatzailean instalatu dezakezu: Google Analytics-en Opt-out osagaia.

Erabiltzaileak egokitzat jotzen badu, nabigatzailea konfiguratu ahal izango du, cookieak jasotzean ohar bisuala jasotzeko, edo haien instalazioa blokeatzeko. Hala ere, horrek ondorioak izango ditu nabigazioan, ez baitu sarbiderik izango bisitatuko dituen webguneetako funtzio askotara. Informazio gehiago, cookien konfigurazioa nabigatzaileetan nola aldatu jakiteko.

6. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Ondoren ematen dizugun informazioarekin, medicusmundigipuzkoa.eus webguneak ezagutarazi nahi dizu zer pribatutasun-politika aplikatzen zaien zure datu pertsonalei.

Medicusmundigipuzkoa.eus webguneak ez du biltegiratzen ez inolako datu pertsonalik ez cookie-rik iruzurrez erabiltzeko. Medicusmundigipuzkoa.eus webguneak gordetzen dituen datu bakarrak hileroko buletinean harpideturik dauden pertsonen erabiltzaile-izena eta/edo helbide elektronikoa dira. Nolanahi ere, medicusmundigipuzkoa.eus webguneak bete egiten ditu datu pertsonalen babesari buruz indarrean den legediak ezarritako baldintza guztiak (abenduaren 13ko 15/1999 DBLO), eta gure ardurapeko datu guztiak legeek eskatu bezala tratatuko dira, konfidentzialtasunik handiena bermaturik.

Jakinarazten dizugu buletinaren harpidetza kudeatzeko emandako datu guztiak fitxategi batean sartuko direla, fitxategi horren arduradun bakar eta esklusiboa medicusmundigipuzkoa.eus baino ez dela, eta datuok webgunearen jardueraren berezko helburuetara erabiliko direla.

Halaber, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ez direla segmentatuko eta ez direla erabiliko webgune honen erabilera hutsa ez den beste ezertarako. Medicusmundigipuzkoa.eus webgunean ez dago inongo hiperestekarik beste edozein erakunde edo enpresari datu pertsonalak komunikatzea ahalbidetzen duenik.

Beharrezkoa izanez gero, datu pertsonaletan sartzeko, datuok zuzentzeko, datuok ezerezteko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzu, helbide honetara idatziz zuzenduta: MEDICUS MUNDI GIPUZKOA, Serapio Mujika pasealekua, 33 – behea, 20016 Donostia – Gipuzkoa, gutun-azalean “Pribatutasun-politika” adierazita; edo posta elektronikoko helbide honetara: gipuzkoa@medicusmundi.es, gaian “Pribatutasun-politika” jarrita.Era berean, helbide horiexek erabili ahalko dituzu, ez baduzu nahi zure datu pertsonalak erabil daitezen zure intereseko informazioa bidaltzeko; bide horiek erabiliz jakinarazi beharko diguzu.

Aurreko guztia dela eta, jakintzat ematen da, zure datu pertsonalak medicusmundigipuzkoa.eus webgunean sartzen dituzunean, berariazko baimena ematen diguzula goian deskribatu denaren araberako tratamendua gauzatzeko, harik eta arestian azaldutako bideak erabiliz baimen hori ezeztatzen duzun arte.