Gure lantaldea osatzen dugu bai Zuzendaritza Batzordeak, bulego teknikoak eta boluntarioek, Donostiako gure egoitzan, bai kooperanteek eta lankide ditugun antolakundeek, gauden herrialdeetan.
Zuzendaritza Batzordea
Hona hemen Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenak:- Presidentea: Inmaculada Vila
- Presidenteordea: Lurdes Fernández
- Idazkaria: Agustín Almandoz
- Diruzaina: Jesús Aguirre
- Batzordekidea: Asun Isasi
Bulego Teknikoa
Bulego Teknikoan bost pertsona kontratudun dauzkagu:- Pertsona bat lanaldi osoan, eta beste bat lanaldi erdian, Lankidetza Sailean.
- Pertsona bat lanaldi erdian Administrazio eta Kontabilitateko Sailean.
- Pertsona bat lanaldi osoan Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzako Sailean.
- Pertsona bat lanaldi osoan Komunikazio Sailean.
Boluntarioak
Medicusmundi Gipuzkoako boluntarioak hogei bat pertsona dira, sailetan, administrazio-lanetan edo aurrera eramaten ditugun ekintza puntualetan laguntzen dutenak.
Gure boluntario-taldearekin bat egin nahi baduzu, klik egin hurrengo botoian:
Kooperanteak
Gure artean bi kooperante dauzkagu, gure elkartearen garapen-proiektuak lekuan bertan koordinatzeko, bata Indian, eta bestea, Etiopian.
Tokiko erakundeak
Gauden herrialdeetan, bertako hainbat tokiko erakunderekin lan egiten dugu elkarlanean:- Ekuador: Desafío fundazioa.
- El Salvador: Las Mélidas (Melida Anaya Montes Emakumeen Mugimendu Elkartea) .
- Etiopia: Pastoralist Concern, WSDP eta WAT (Women's Association of Tigray).
- India: CREA, Santa Anaren Karitateko Ahizpak eta Misiolari Karmeldarrei lotutako irabazi-asmorik gabeko sozietatea.
- Nikaragua: Xochilt Acatl.
- Peru: Manuela Ramos Mugimendua.


