Berriak

“Maitasun erromantikoa eta sexualitatea ikuspuntu globaletik deseraikitzen”.
2 urria, 2020
Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
21 abendua, 2020
Dena ikusi

Erditu aurretik, bitartean eta ondorengo osasun-arretaren garrantzia Etiopian


Mohammed Abdi Ahmed, Pastoralist Concern-eko zuzendari exekutiboa elkarrizketatu dugu. Medicusmundi Guipuzkoak Somaliako ama-hilkortasuna murrizte aldera babesten duen, Amatasuna modu segururuan jarduteko programan egiten duten lanari buruz galdetu diogu.

– Mohammed, zeinen garrantzitsua da erditu aurretik, bitartean eta ondorengo arreta ematea amen eta haurren osasunari begira?

Langile kualifikatuek erditzeak aurrera eramateak eta osasun-arreta egokia eskuratzeak, higiene-baldintza eskasek ama eta/edo haurrengan heriotza edo gaixotasun-konplikazio eta infekzioak izateko arriskua murriztea eragiten dute. Bestalde, ama eta haurtxoentzako jaio ondoko arreta garrantzitsua da erditzetik sortzen den edozein konplikazio tratatu ahal izateko, baita amak bere burua eta haurra zaintzeko moduari buruzko informazio garrantzitsua emateko ere.

– Zein da Somalian dagoen egoera? Zergatik da garrantzitsua amatasunaren arretan lan egitea?

Familiek nekazaritza-eremuetan dituzten ugalketa-portaerek eragin handia dute amaren eta haurren erikortasun eta hilkortasunean. Haurdunaldiko eta erditze momentuko arriskuak areagotu egiten dira emakume bat 18 urte baingo gutxiago edo 35 urte baino gehiago dituenean, lehen eta laugarren erditzeetan, jaiotza-tartea bi urte baino gutxiagokoa denean edo haurdunaldia nahi ez denean. Familia gehienentzat kalitatezko arreta eskuratzea da arazoa. Emakume eta adingabe gehienek ez dute behar duten osasun-arreta jasotzen. Osasun-zentroak bizi diren lekutik urrun egon ohi dira, haien zerbitzuak desegokiak dira eta arretaren kostua eskuraezina da.

– Nola iris daiteke tradizionalki nomadak izan diren herrialde horietako emakumeengana programa honetan parte har dezaten?

Mohammed Abdisuri (Pastoralist Concern)

Erditze tradizionalak aurrera eramaten dituzten emaginek, arriskuan dauden emakumeak identifikatzeko eta osasun-zentro edo ospitaleetara bidaltzeko izan duten gaitasuna, funtsezko neurrietako bat izan da osasun-zerbitzu egokirik ez duten amen sufrimenduari aurre egiteko. Esku-hartze horren hasieran, emakumeek oso sarbide txikia zuten eskualdean osasun-arreta jasotzeko. Somaliako biztanleriaren % 90ak ez du osasun-arreta jasotzeko aukerarik, eta erditzeen % 94 etxean egiten dira: emakumeen % 5 ek soilik erditzen dute osasun-arloko profesionalekin, % 21 ek familiako norbaitekin, % 71k kide tradizional batekin eta % 1ak bakarrik. Emagin gaituak gobernuarekin koordinatu dira osasun-zerbitzu egokiak eman ahal izateko. Emakume hauek izan ohi dira erditzeak osasun-postuetan aurrera eramaten dituztenak, oso kualifikatuta baitaude erditze garbi eta seguruen tekniketan. Gainera, oso errespetatuak eta kulturalki onartuak dira komunitatean.

– Beraz, pixkanaka, langile kualifikatuek erditze gehiago eramaten dituzte aurrera.

Dauzkagun datuen arabera, herrialdean langile kualifikatuek arreta ematen dieten bizirik jaiotako haurren ehunekoa 2005ean % 6 izatetik, 2011n % 11 izatera, 2016an % 28 izatera eta 2019an % 50 izatera iritsi da. Hala ere, Somaliko eskualdeak lagile kualifikatu edo osasun-establezimendu batek artatutako jaiotzen ehunekorik txikiena izaten jarraitzen du: % 26 eta % 23, hurrenez hurren. Erditu eta hurrengo bi egunetan, jaio ondorengo azterketa bat egiten duten emakumeen proportzioa ere txikiena da, % 10ekoa. Hala ere datu honek gora egiten du emakumeen heziketarekin eta etxeetako ekonomiaren hobekuntzarekin. Gure amatasun seguruaren programan emakume guztiek beren osasunaren kontrola erditu ondorengo bi egunetan ere jaso dezaten gomendatzen dugu.

Iruzkinak itxitak daude.