Berriak

“Ez dira aski borondatea eta bihotz handia, profesionala behar da izan”
8 iraila, 2020
“Maitasun erromantikoa eta sexualitatea ikuspuntu globaletik deseraikitzen”.
2 urria, 2020
Dena ikusi

Lehen Mailako Arreta bidegurutzean


Lehen mailako osasun-arretaren egoerari buruzko Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioaren eta Medicus Mundiren Elkarteen Federazioaren komunikatua.

Pandemiaren aurretik, osasun publikoak krisi sakona sufritzen zuen maila guztietan. Aurrekontuen murrizketen ondorioz, baliabide zein profesionalen urritasuna, behin-behinekotasun-tasa altuak eta gainezkatze- eta estres-maila agerian geratu dira. Baina, zalantzarik gabe, Lehen Mailako Arreta da (LM) murrizketa horien eta osasun-agintarien interesik-gabeko kudeakeraten ondorioak gehien jasaten dituena. Osasunera bideratutako aurrekontu osoaren % 14 baino ez du jasotzen, 2018. urtean hartutako konpromezu politikoari (1) uko eginez: aurrekontuaren % 20 egokitzea. Ez dugu ahaztu behar LM-ak osasun-arazoen % 80 baino gehiago konpontzen dituela. Horrez gain, 2019ko apirilean onartutako Lehen Mailako Arretarako eta Arreta Komunitariorako Esparru Estrategiko (2) berriari ere, ez zaio aurrekonturik egokitu. Bertan 100 ekintza-proposamen sartzen dira, sei ildo estrategiko eta 23 hebururekin, osasun-arreta hobetzeko eta Osasunaren Lehen Mailako Arreta (LM) indartzera bideraturik.

Lehen Mailako Arretari aplikatutako murrizketen ondorioz, gainezka eta kolapsatuta dauden osasun-zentroak, proba eta baliabide diagnostikoetara iristeko mugak, irrazionaltasuna eta pertsonalaren osaeran dauden gabeziak, osasun zentroaren interesen menpe egotea eragin dute, eta hauek askotan osasun-sistema publikora sartzeko ate gisa duten zereginera mugatzen dira.

Pandemiak, ZIU-ak (3) eta ospitaleak gaineztu zituen, eta aldi beren Lehen Mailako Arretak laguntza-maila unibertsal eta diziplina anitzekoa izatearen garrantzia erakutsi zuen, herritarrengandik hurbil dagoena eta pertsonen, familien eta komunitateen  osasun-historia ezagutzen duena. Krisiaren hasieran, Lehen Mailako Arretak kutsadurak zein kontaktuak identifikatu zituen, etxean larritasunik gabe kutsatutako pertsonen tratamendua kudeatu zuen, ospitaleetako oheak kolapsatzea saihestea lortu zuen, eta nahiz eta gobernuek murrizketa handiak egin zituzten, beste patologiak zaindu zituzten, herritarren zalantzak eta beldurrak telefono bidez argitzen saiatzen ziren bitartean. Pandemiaren goraldian, zentro asko prekarietate egoeran zeuden (eta dauden) arren, Lehen Mailako Arretak bere gain hartu du COVID-19ren kudeaketa gehiena. Baldintza hauetan, kasuak eta balizko kontaktuak aztertuz eta beste gizarte-sektore batzuekin elkarrekin lan eginez, kutsatzearen ondorioak kontrolatzeko ahalegina egin zen.

Egoera honek, osasun-sistemaren normaltasuna berrezartzeko ahaleginarekin batera, Lehen Mailako Arreta hobetzeko eta erreformatzeko bultzada garrantzitsuaren itxaropena zekarren berarekin. Zoritxarrez, errealitateak beste lerro bat jarraitu du.

Pandemiaren lehenengo fasean:

Autonomia-erkidego gehienetan Osasun-zentroak itxi egin ziren, eta zentroko erabiltzaile eta profesionalak kutsa ez zitezen, telefono deien zerbitzuak zentro zehatz batzuetan kontzentratu ziren.

  1. Kasu gehienetan beste patologia batzuen arreta eza ekar zezakela kontuan hartu gabe, Autonomia-erkidegoetako agintariek osasun-zentroen itxiera agindu Itxitako zentro hauetako profesionalak Kanpainako Ospitaleak deiturikoetan, menpeko jarduerak egiteko erabili izan dituzte.
  2. Zenbait autonomia-erkidegotan, kontsulta presentziala, telefono bidezko kontsulta edo kontsulta telematikoarengatik ordezkatu Kontsulta hauek baheketa (4) egiten duten eta eskaerak profesionalen artean banatzen dituzten administrazio-langileek kontrolatu dituzte. Osasun-zentro gehienek orain ez dute kontsulta presentzialik egiten, edota astebete baino gehiagoko itxaron-zerrenda dute aurrez-aurreko kontsulta egiteko. Neurri hau osasun-zentroak kutsatze-fokuak ez bihurtzearen argudioarekin hartu da.
  3. Ondorioz, krisialdi honetan, zentro asko hutsik egon dira, beste patologia batzuk dituzten pazienteak alde batera Hauen artean kronikoen, emakumeen edo adingabe osasuntsuen programak daude. Egoera hau autonomia-erkidegoen araberakoa dela azpimarratu behar da, baina bereziki kezkagarriak dira Galizia, Madril eta Kataluniako kasuak. Uda iristearekin batera, oporren edo laneko bajen ondorioz zegoen langile ezak, zentro batzuetan kontsultak itxi dituzte, eta beste batzuetan zazpi profesionalen artetik bakarrak kontsulta pasatzera heldu izan dira.
  4. Osasun arloan kudeaketa-tresnarik ez egoteak lehen hezkuntzako zerbitzuak ospitaleekin, osasun publikoarekin eta tokiko agintariekin koordinatzea eragotzi edo mugatu egin du, pandemiak diziplinen arteko esku-hartze soziosanitarioa eskatzen zuen.

Pandemiaren fase berantiarrago batean beste arazo batzuk agertu dira, gehienetan aurrekoei gehitzen zaizkienak:

  1. Autonomia-erkidego batzuetan kutsatutako pertsonen kontaktuen miaketa-zerbitzua pribatizatu edota modu prekarioan eraman izan da Zerbitzu honek osasun-zentroetan dauden giza baliabideak berrantolatzea eskatzen du, baita lehendik zeuden lan-poltsetan osasun-langileak gehitzea ere, Zaintza Epidemiologikoaren barnean gauzatua.
  2. Arakatzaileen eta Lehen Mailako arretaren arteko koordinazioa ahula edo nulua izan da, maila honetan osasun publikoko zerbitzuen arteko guztiz beharrezkoa den koordinazioaren falta agerian utziz, ezinbestekoa baita zaintza epidemiologikorako eta kasu berrien identifikazio
  3. Osasun-zentroetako jardueren plangintza, garapena eta kontrolak oraindik ez dira martxan jarri, eta honek herritar eta haien erakundeek epidemiaren aurkako borrokan laguntzea eragotzi izan Osasun-jardueraren medikalizazioak telefono bidezko kontsulta medikoan zentratuta jarraitzen du, eta alde batera utzi izan da osasun-zentroetako jarduera komunitarioa. Tankera honetako pandemia bat kontrolatzeko guztiz beharrezkoak diren jarrera sozial eta zerbitzu epidermologikoen gomendioen jarraipena azpimarratzen duten ekimen sozialak alde batera utziz.
  4. Lehen Mailako Arreta adinekoen egoitzetan dauden pertsonei laguntza eta babesa emateko eginkizuna betetzeko oso estu ibili da(horietatik % 56 pribatuak izanda). Langile, diagnostiko- eta babes-baliabide ezak, masifikazioak eta ospitaleetan kutsatutako pertsonak sartzeko oztopoek, hilkortasuna areagotu da adinekoen egoitzetan daudenen Diskriminazio egoera hau osasun-arreta publikorako eskubidea galtzearen ondorio izan baita.

Autonomia-erkidegoek ez dituzte Lehen Mailako Arretaren aurrekontuak handitu, ezta osasun-zentroetako plaza berriak sortu ere, (batez ere erizaintza arloan beharrezkoak direnak), zaintzak emateko, etxean laguntzeko edo adinekoentzako zentroetan. Ezin daiteke jakin epidemiari aurre egiteko funts berrien zein zati bideratuko den Lehen Mailako Arretara.

Horretaz gain, erkidegoetako eta estatuko gobernuek baliabideak murrizteko egindako politikek kalte handia eragin dioten sistema berreskuratzeko ahalegina berbideratu beharrean, badirudi administrazioek eta zenbait talde profesional korporatibok laguntza publikoaren eskaria mugatzeari ekin diotela, neurri hauek hartuta, besteak beste:

  1. Osasun-arretarako sarbidea mugatzea, prestakuntza sanitarioa ez duten administrazioko langileak arreta nork eta noiz jaso behar duen erantzukizuna
  2. Zentroetako edukiera mugatzea, eta, ondorioz, pazienteak zentroetatik kanpo ilara egitera behartzea, unean uneko egoera eta baldintzak kontuan hartu gabe, hala nola klimatologia edota bertara joarearen
  3. Aurrez aurreko kontsultaren ordez, telefono bidezkoa edo kontsulta telematikoa erabiltzea (erakunderen batek eskariaren % 80 izatea proposatu du), baita itxarote-zerrendak handitzea Telemedikuntza osasun-zerbitzuen sarbidea eta eraginkortasuna hobetzeko tresna izan daitekeen arren, kontuan hartu behar da mediku-paziente harreman profesionala eta kontaktua LM-aren funtsezko zutabeetako bat dela. Honenbestez, arretaren oinarri gisa urruneko kontsulta-modalitate hau mantentzeak, egokiak diren inbertsioak egin gabe eta populazio desberdinen errealitatera egokitu ezean, ereduaren irisgarritasunean, arrazionaltasunean eta kalitatean muga handia dakar; izan ere, miaketa fisikoa funtsezkoa da kasu askoren diagnostikoa eta jarraipena egiteko.
  4. Ikuspegi bakarrarekin eta modu koordinatuan lan egin beharrean, Lehen Mailako Arretaren jardueren eta erantzukizunen murrizketak luzatzea sistemaren barruan, zaintza epidemiologikoarekin, kontaktuen miaketarekin, proben eskaerarekin edo adinekoen egoitzen arretarekin zerikusia duten jarduerak bertatik kanpo eta alde batera uztea, osasun publikoaren mailarekin elkartzen duen lotur
  5. Eredu zaharkitua eta medikalizatua betikotzea, ebazteko gaitasun urria, irrazionala eta kalitate-arazoak dituena eta gizartearen beharrei eta eskaerei erantzutenik ematen ez.
  6. Lehen Mailako Arreta publikora iristeko oztopoak jartzea; honek pribatizazioa laguntzen du, izan ere ahalmen ekonomiko handiena duten pertsonek aseguru pribatuek eskaintzen duten zerbitzuak erabiltzea nahiago dute (biztanleriaren % 20 baino gehiago) honela , osasun publikoa ahalmen ekonomiko txikienagoa duten kolektiboentzat delakoaren ideologia

Jarraian, interes ekonomiko edo politikoen gainetik dagoen osasuna eskubide unibertsala lortzeko, LM-ak indartzeko jarraitu beharreko gomendioak:

  1. Osasun-aurrekontua premiaz handitzea, osasun-inbertsio berriaren zatirik handiena Lehen Mailako Arretara bideratuz sistema egoki bat berreskuratu ahal Helburua, lehen urte honetan osasunaren aurrekontuaren %20 LM-etara bideratzea izango litzateke eta 5 urtetan %25era iristea.
  1. Osasun-zentro guztiak ohiko ordutegian irekiko direla
  2. Langileen prekarietateari amaiera ematea eta diziplina anitzeko langile taldeak kontratatzea, arretaren medikalizazioarekin amaitzeko eta herritarren osasun-premiei
  3. LM-en lan-, soldata- eta gizarte-urritasun baldintzak Bereziki baldintzak okerragoak diren lekuetan, hala nola: landa-eremu isolatuak, kalteberatasun handiagoa duten auzoak, eta abar. Modu honetan, beharrezkoa den arretaren iraunkortasuna errazteko eta osasun-arloko profesionalen belaunaldi berrientzat erakargarriagoa izan dadin.
  1. Osasunaren arloko informazio eta komunikazioaren teknologia berriak sartzea LM-en kalitatea Teknologia berriek pazientearen arreta hobetzen lagun dezakete, modu egoki batean txertatzen badira eta osasun-langileei baheketa onak egitea ahalbidetuko dien prestakuntza-plan bat ezartzen bada. Indibiduoek aurrez aurreko arreta noiz behar duen aurreikusi edota adineko pertsonen kolektiboak arreta-sistema honek eskaintzen dituen abantailetatik kanpo gera ez daitezen ekidi daiteke.
  2. LM-en erantzukizuna  funtzio  berriekin  areagotzea,  hala  nola:  zaintza  epidemiologikoa, adinekoen egoitzen arreta, sustapen-jarduerak, prebentzioa, erreabilitazioa, gaixo kronikoen arreta… Era  berean  osasunerako  hezkuntza,  eta  baliabide  berriak  sartzea  (fisioterapia, psikologia klinikoa, gizarte-lana, logopedia, arreta goiztiarra…) eta Lehen Mailako Arretaren koordinazioa hobetzea gainerako osasun-zerbitzuekin, hauen artean: Osasun Publikoa eta ospitaleak, baita ez-sanitarioak ere, gizarte-lana edota gizarte-lana.
  1. Eredu komunitarioa garatzea, herritarrak osasun-jardueren plangintzan, garapenean eta kontrolean Komunitateko baliabideen laguntzarekin, osasunaren baldintzatzaileen gainean eraginkortasunez jarduteko.
  2. Irisgarritasuna hobetzea, itxarote-zerrenden metodologia alde batera utziz eta arreta laguntzeko administrazio-arloak Honekin batera, telefono bidezko kontsulta edo kontsulta telematikoa optimizatuz, pazienteen eta osasun-arloko profesionalen arteko beharrezko harreman pertsonal eta presentziala ordezkatu edo oztopatu gabe.

Dagoeneko, baliabide profesional, ekomoniko nahiz materialez hornitutako LM indartu batek, ospitaleko gainkarga murriztu dezakeela frogatu du, bai ospitaleetako kontsultetan, itxaron-zerrendetan, larrialdi-zerbitzuetan eta baita osasuna eskubide unibertsala interes ekonomiko edo politikoen gainetik dagoen eskubidearen alde borrokatuz.

 

1 https://www.redaccionmedica.com/secciones/parlamentarios/triple-acuerdo-para-que-el-20-del-gasto-sanitario-vaya-a-atencion- primaria-4982

2 Informe Comisión Europea “España. Perfil sanitario nacional 2019″.

3   s.f. (Med.) ZIU (zainketa intentsiboetako unitatea) UCI https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/ZIU

4 Gazteleraz: iz. criba https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/baheketa

Iruzkinak itxitak daude.