Berriak

Nerabe bikoteetan sare sozialen bidez gertatzen den kontrola ezkutuan geratzea arriskutsua da, gure ikerketa berriak ohartarazi duenez
13 otsaila, 2019
Hondurasko osasun sistemaren noraeza
5 apirila, 2019
Dena ikusi

Kalitatearen ereduak eta unibertsitatearen funtzio soziala: Hamaika Ahots


Unibertsitatearen kalitatea eta bete behar dituen funtzioen inguruko eztabaidak mahaigainean daude, pasilloetan hitz egiten da haien inguruan eta har dezaketen norabideak unibertsitatean zein bertatik kanpo bizi garenok kezkatzen gaitu. Gaur egungo testuinguru historikoan aberastasuna banatzen ez duen sistema ekonomikoa, pribatizazioaren mesedetan publikoa dena murrizten duen joera, ondorengo belaunaldiak mehatxatzen dituen klima aldaketa, bizitza erdigunean jartzea ezinezkoa bilakatzen duen eta “denbora faltan” laburtzen den lan erritmoa eta gizartearen sektore zabalak kezkatzen dituen atzerapen demokratikoa ikusten ditugu.

Unibertsitate publikoak ez dira prozesu hauetatik at egongo. Hortaz, asko gara gure unibertsitateen publikotasuna sendotzearen beharragatik kezkatuta gauden pertsonak. Lan etorkizunarekiko itxaropen ezak lanbideratze logika bat sustatzera bultzatzen du, ulergarria eta beharrezkoa dena bizi dugun testuinguruan, baina batzuetan, honek ere kontraesanak sortzen dizkigu unibertsitatearen parte garenoi. Unibertsitatea kokatzen den testuinguru sozial eta ekonomikoan garrantzitsuak diren agente guztiekin, Unibertsitatearen eta Gizartearen arteko harremanean oinarrituko den Kultura Dualaren inguruan hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu. Uste dugu UPV/EHUk aktiboki lan egiten duela norantza horretan, enpresa munduarekin konprometitua eta baita erakunde sozialekin ezagutzaren elkartrukean ere, aitortzen eta balioan jartzen dugun Gizarte Erantzukizun logikan, zeinetan gehiago sakondu nahi dugun.

Hala ere, eredu ekonomikoek badute unibertsitate publikoengan eragina. Eredu ekonomiko hauek, bere emaitzen ondorioz, gehiengo sozialentzako bidegabekoak direla uste dugu nahiz eta sarritan kalitatetzat ulertu behar dena horien arabera definitu ohi den. Dinamika hau saihetsezina da eta beldurrik gabe eta era kolektiboan eta aliatuan heldu behar zaio.

Kalitatea eta prestigioa ere unibertsitateen inklusio gaitasunaren arabera, eskubide sozialekin duen konpromezuaren arabera, zehaztu daitezke. Ez dago kalitatea edo funtzio soziala ulertzeko modu bakarra. Askok, ikuspegi ezberdinetatik, sentitu dezakegu unibertsitatea hobetze aldera lan egiten dugula: espazio hauetan parte hartzen dugun persona adina ikuspegitatik.

Eztabaida hauek ematea beharrezkoa da eta horretarako espazio kolektiboak eratzea, gai honen inguruan kezkatuta gauden agenteen arteko sareak dinamizatzea, ezinbestekoa da gure unibertsitateen izaera publikoa zaintzeko. Gizartearen eta demokraziaren kontserbaziorako eta horren inguruan sakontzeko espazioen sorkuntza sustatzea da gure helburua, ondorengo belaunaldiek biziko dituzten unibertsitateak nolakoak izan behar diren hausnartze aldera. UPV/EHUtik haratago doan eztabaida bat da hau. Datozen hamarkadetan aurre egin beharko diegun erronka sozialei (kezkagarriak) erantzungo dien Unibertsitate Publiko baten eraikuntzan lagunduko duen espazioa. Garrantzitsua da murrizketa eta pribatizazioaren aurrean funtzio soziala babestuko duen indar bat sortzea.

Horregatik garrantzitsua da zure parte hartzea. Honako kontu hauek eztabaidatzea, sortuko dizkiguten kontraesan guztiekin, modu eraikitzaile batean. Giza eskubideekin konprometitua egongo den ikuspegi batetik nahi ditugun etorkizuneko unibertsitateen ardatzak definitzen joatea, elkarrekin pentsatzea. Parte hartu. Garrantzitsua da zu egotea. Zuzenbideko Fakultateko Paraninfoan apirilaren 4ean egingo diren jardunaldiak, egun batez gelditu eta gai honen inguruan eztabaidatzeko baliatzea. Gure hitza entzun eta azalarazi behar dugu. Zure zai izango gaituzu.

EGIN KLIK HEMEN IZENA EMATEKO.

Iruzkinak itxitak daude.