Berriak

Fundamentalismoei buruzko IV. Topaketen #Bideoak
31 urtarrila, 2018
Gazteak Hegoaren Bila: Izena emateko epea luzatu dugu!
1 martxoa, 2018
Dena ikusi

Izena eman “Sexualitate, Genero eta Garapena” XVIII. kurtsoan


“Sexualitate, Genero eta Garapena” XVIII. kurtsorako izen-ematea zabalik 2018ko Otsailaren 26ra arte!

Sexu eta ugalketa osasunari buruzko 12 saio teoriko- praktikoetako ikastaro honek ondorengo helburuak ditu: Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea, eta munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea, ere bai.

HIZKUNTZA: ikastaroa euskaraz eta erdaraz egingo da talde ezberdinekin, eta egitaraua eta data berdinak mantenduz, beti ere gutxieneko kopurua betetzen bada. Euskarako taldean ikastaroaren hizkuntza nagusia euskara izango da, baina Peruko eta Iraneko hizlarien saioak erdaraz izango dira.

PRAKTIKA BEKATUAK: Parte-hartzaileen artetik 4 pertsona hautatuko dira Perun sexu eta ugalketa osasunaren alorrean bi hilabeteko praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin.

IZENA EMATEKO: Email bat bidali tecnica-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera eta adierazi izen-abizenak eta HIZKUNTZA, otsailaren 26a arte.

Informazio gehiagorako: 943 40 47 40.

Descarga el programa aquí [PDF]: XVIII_Kurtso_Egitaraua

 

Zuen zain gaude! PLAZA MUGATUAK!

Iruzkinak itxitak daude.