Azken urteetan Asiako herrialde honi buruz iristen diren mezuen arabera, goranzko ekonomia bat duen herrialde bat da, eta munduko superpotentzia bilaka daiteke. Orduan, zergatik jarraitzen du Medicus Mundik herrialde honetan lanean?
Errealitate bat da, Indiako makroekonomia hazten ari den bitartean, indize sozialak beherantz doazela. Gaur egun, Indiako biztanleen % 80a duela 20 urte baino egoera okerragoan dago.
Egoera hori areagotu egiten da kasta apalenen eta emakumeen kasuan:
- India, emakume jaiotzeko munduko herrialde arriskutsuena da. Bertako emakumeek jasaten dituzten arriskuak sexu-indarkeriatik haratago doaz, giza trafikoa sufritzeko probabilitatea ere oso altua baita, sexu-esklabotza eta etxeko esklabotza barne.
- Herritarren artean ezkontza goiztiarrak eta behartuak ohikoak eta orokortuak izaten jarraitzen dute. Emakumeek ez dute erabakitzeko ahalmenik. Ezin dute norekin ezkondu nahi duten aukeratu, ezkontzak gazteak direnetik hitzartuak baitaude.
- Baliabideak, senarrek edo senideek erabakitzen eta kudeatzen dituzte. Horregatik, alargun zein bakarrik dauden emakumeek ez dute inolako eskubiderik.
Horiek, herrialde honetan emakumeek bizi dituzten egoeren ingurako adibide batzuk baino ez dira. Hori dela eta, gure lana, emakume horiek ahalduntzen eta ondorengo jarduera-ildoen lanketan oinarritzen da, besteak beste:
- Landa-eremuetako emakumeen eta gazteen sexu eta ugalketa eskubideen erabilera bermatzen laguntzea. Guzti hau askatasun-esparru batean, genero-ekitatearen aldeko jarduerak babestuz eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez.
- Emakumeen eta gazteen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa babestea; osasunaren, gizartearen, hezkuntzaren, ekonomiaren eta politikaren sektoreetako partaidetza-prozesu inklusiboetan lidergoa ziurtatuz, beren garapen-prozesuan lidergoa berma dezaten.
- Egoera zaurgarrian dauden emakume eta nerabeen gaitasunen garapena bermatzea, baita kasta baxuenen eta populazio tribalaren artean ere, beren eskubideak defendatzeko behar dituzten ezagutzak eta tresnak emanez.
Gure lana egiteko, herrialdean tokiko hainbat gizarte-erakunderekin lan egiten dugu. Nagusienak CREA, Santa Anako Karitateko Ahizpa, Nivalda Dispensary (Indiako Karmeldar Misiolarien elkarteak, besteak beste) eta Adivasi Samaj Seva Trust dira.
Lantzen ari ditugun proiektuak:
- Ahultasun-egoera handieneko emakumeak ahalduntzea.
- Landa-eremuko emakumeak ahalduntzea eskubideen nahiz parte-hartze sanitario eta sozialaren arloetan.
- Osasun kanpainak laguntzea Narmadan eta Suraten
- Komunitatean sexu eskubideak eta ugalketa eskubideak sendotu emakumeen eta gazteen lidergoaren bidez.
- Kanyakumariko Pilareko Ospitaleari euskarri estrategikoa.
- Larrialdiko laguntza Keralan.
- Tribuetako eta landa eremuko adivasi emakumeen eskubide sanitario, sozial eta ekonomikoen erabilera sendotzea.
- Pampavillaiko ehungintza-fabrikari laguntzea..
- Sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen defentsa.