Berriak

Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
7 ekaina, 2018
“Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” III. lehiaketa. EPEA LUZATZEN DUGU! IRAILAREN 30era ARTE!
31 abuztua, 2018
Dena ikusi

“Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” III. lehiaketa. Parte hartu! Zabaldu!


Medicus Mundi Gipuzkoak deialdia egiten du “Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten. Mugak zeharkatzen dituen lehiaketa” goiburua duen lehiaketaren hirugarren ediziorako, indarkeria matxistaren espresio guztien aurka gazteak inplikatu eta mobilizatzeko helburuz.

Hirugarren edizio honetan, 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute. Post bat argitaratu beharko dute Instagram-en, #NoesnoEdonon eta #NoesnoEverywhere hashtagak erabilita, maitasun- eta/edo sexu-harremanetan espresio edo jarrera positibo eta errespetutsuak erakutsiz.

Bi sari egongo dira. Lehen saria, 300 eurokoa, epaimahai batek erabakiko du. Bigarren saria, 150 eurokoa, lehiaketaren iraunaldian like gehien lortu duen argitalpenari emango zaio.

Abuztuaren 31ra arte parte hartu ahalko da.

Animatu, parte hartu, eta lagunduiguzu zabaltzen!!!

OINARRIAK

 

Iruzkinak itxitak daude.