Berriak

“Argentinak zorrak dauzka eskubideekin eta abortua horietako bat da”
18 azaroa, 2019
“Eredu neoliberalarentzako dena da merkantzia, arbasoen medikuntzatik gure gorputzak bitarte”
3 abendua, 2019
Dena ikusi

“Gaur egun, Brasilen, Estatua LGTBI kolektiboaren etsaia da”


GUSTAVO COUTINHO: Emakumeen eta LGTBI+ kolektiboen eskubideen aurka doazen mugimendu fundamentalisten goraldia munduan.

Gustavo Coutinho abokatua da bere jatorrizko herrialdean, Brasilen eta bertan, giza eskubideen auziekin lan egiten du. Gainera, ABGLTko (Asociación Brasileña de Gays, Lesbianas, Bisexuales, Travestis, Transexuales e Intersex) kidea da eta Bahiako LGTB kolektiboaren eskubideen defentsan eta promozioan aritzen den zentro baten ere parte hartzen du. Berak dio, LGTBI kolektiboari dagokionez, Brasil paradoxa baten bizi dela. Izan ere, herrialde honetan, azken urteetan, kolektibo honen aurkako gorrotoak gora egin du eta, hala nola, beraien aurkako bortizkeriak ere bai. Hala ere, konkista garrantzitsuak ere egin direla dio. Hala nola, egun LGTBI kolektiboko pertsonak beraien identitatea zein den erabakitzeko askeagoak direla dio; baina aldi berean, kolektibo honen aurka agertzen diren pertsonek gorrotoa azaleratzea ere beraien adierazpen askatasunaren parte dela uste dute, eta hor sortzen dira arazoak. “Hain gizarte polarizatuan – azpimarratzen du- heldu da momentu bat non bakoitzak bere burua kokatu behar duen gai honen inguruan, gai politikoa izan edo ez. Gure eskubideen aurka eta erregimen faxista baten alde zaude edota berdintasunaren eta demokraziaren alde”.

Datu estatistikoek Brasil munduko homofobia eta transfobia maila altuenak dituen herrialdea dela diote. Uste duzu datu hauek zuzenak direla edo kolektibo hauen onarpena ematen dela uste al duzu? Uste duzu zure herrialdeko jendea bere eskubideen alde agertzen dela?

Brasil da transfobia gehien erregistratzen duen herrialdea, eta oraindik, arrazoi honengatik, ematen diren krimenen subnotifikazioa ugari daude, izan ere, dauden aurreiritziengatik jende askok ez ditu krimen hauek autoritateen aurrean salatzen. 19 orduro hilketa homofobiko edo transfobiko bat ematen da eta hau gehien sufritzen dutenak pertsona beltzak eta txiroak dira, hau da, periferian bizi diren pertsonak. Hala ere, 2000. urtetik hona eskubideetan aurrera pausuak ematen eta hauek konkistatzen joan gara gutxinaka: LGTBI kolektiboko pertsonak askeagoak eta libreagoak dira beraien identitateak aukeratzeko orduan, eta hori positiboa da; baina homofoboa den presidente batekin, egun dagoena bezalako presidente batekin, gure eskubideen kontra dauden pertsonek gure aurka indarkeria erabiltzeko baimena daukatela uste dute.

Uste duzu azken urte hauetan kolektibo hauen gaitzespenak gora egin duela edo jaitsiz joan dela uste duzu?

  1. urtetik hona biolentzia erregistroek gora egin dute, Dilma Rousseffen presidentearen kolpe sexistaren ondorioz. Orain, Bolsonaro presidentearekin, jendeak praktika bortitzak aurrera eramateko baimena duela uste du. Horrez gain, Tribunal Federalean lortutako konkisten ondorioz eta lortu ditugun aldaketa kulturalen ondorioz, gorrotatzen gaituzten pertsonak oraindik ere haserretuago daude gure existentziarekin.

Nondik uste duzu datorrela kolektibo hauen aurkako homofobia eta errepresio guzti hau?

Badakigu arazo sistematiko bat dela, zeinek alderdi kolonialistak dituen eta baita influentzia kristau erradikal bat ere. Garapen bidean dauden herrialdeetan, kapitalismoak eta inperialismoak gure gorputzen alderdi moralak ere kontrolatu egin nahi ditu.

Herri natiboek, adibidez, sexualitatearen eta genero identitatearen beste kosmobisio bat zeukaten; bertako perspektibaren arabera, identitate disidenteek ere beraien lekua zeukaten gizartean. Gure historian erregistratuta dagoen lehen hilketa homofobikoa 1614. urtean eman zen eta hau gizon gay indigena baten kasua izan zen. Hor ikusten da nola perspektiba hau kolonizazioaren ondorioz heldu zen Latindar Amerikara, gure kasuan, Portugalen kolonizazioaren ondorioz.

Zure herrialdeko arazorik larrienak homofobia eta trasnfobia direla esango zenuke?

Oso arazo larriak dira, dudarik gabe, eta zeharo erlazionatuta daude neoliberalismoaren eta inperialismoaren garapenarekin eta gorakadarekin; eta hala nola, jende langilearen eskubideen murrizketarekin, Gizarte Segurantzan eman diren arau aldaketekin eta osasun eta hezkuntza zerbitzuetan eman diren pribatizazioarekin. Gure existentziaren aurkako erasoak dira, izan ere, LGTBI kolektiboko pertsonek, eta batik bat, pertsona transexual zein trabestiek ere, eskubide hauek behar dituzte.

Zer esango zenuke kolektibo hauen onarpen legalari dagokionez?

Ez dago gure aurkako lege bat eta duela gutxi gure aurkako erasoen kontrako onarpen bat lortu genuen. Zerbait inkonstituzionala izan behar zen, baina oraingo presidenteak eta bere semeek garatu duten diskurtsoa ikusi dugu, eta kolektibo hauen kriminalizazioan eta hauen aurkako gizarte borrokan oinarritzen dela konturatu gara. Honek kolektibo hauen eta giza eskubideak defendatzen dituztenen jazarpenera eraman gaitu, batik bat, Marielle Francoren hilketaz geroztik.

Irakurri dut Brasil ekintza homofobikoak despenalizatu zituen Hego Amerikako lehen herrialde izan zela, egia al da hori? Zein uste duzu izan zela ekintza hauek despenalizatzearen intentzioa?

Bueno, urte honetako ekainean LGTBI kolektiboko pertsonen aurkako biolentzia kriminalizatzea lortu dugu. Nazio Batuetako informe baten arabera, Argentina, Bolivia, Chile, Colombia, Ecuador, Peru eta Uruguayk kolektibo hauek onartzen eta beraien eskubideak aitortzen dizkien legeak dauzkate. Hala ere, zer egin asko daude lege hau gainerako herrialde guztietara hedatzeko, hala ere, itzelezko konkista sinbolikoa izan zen Brasilen dagoen gorroto momentu honetarako.

Hala ere, oraindik ere aitortu gabe dauden hainbat eskubide daude. Zeintzuk izan dira zehazki Estatuak LGTBI kolektiboari aitortu dizkion eskubideak? Ze intentziorekin egin zuela uste duzu?

Oso konkista garrantzitsuak izan ditugu. Lehenik, familiako perspektibari atxikitzen zaizkion eskubideak egongo litzatezke, adibidez, ezkontza, adopzioa eta herentzia, beti ere familiaren perspektiba hegemonikoa puskatu gabe. Ondoren, pertsona transexual eta trabestiek beraien dokumentuetan izena eta generoa aldatzeko eskubidea egongo litzateke; eta baita, biolentziaren aitorpena ere. Hau asko borrokatu ondoren lortu dugu eta sekulako garaipena suposatzen du gizarteko gatazka sinbolikoari dagokionez. Uste dut beste botereentzako, exekutibo eta legislatiborako, mezu bat dela; izan ere, gure konstituzioak LGTBI kolektiboaren eskubideak estaltzen eta isiltzen ditu eta gu ez gara geldi geldituko hauek konkistatu arte.

Uste duzu defendatu beharko zintuzten lege bat existitu beharko zela?

Dudarik gabe! Gure eskubide guztiak botere judizialeko esparruan konkistatu genituen. Beste alde batetik, aipatu beharra dago, botere legislatiboak 1988. urteaz geroztik ez duela egin guretzako legerik. Lege batek segurtasun gehiago dakar eta gure eskubideen alde borrokatzeko tresna bat da.

Estatuak defendatzen zaituztela sentitzen duzu edo zuen etsaietako bat delakoan zaude?

Lehen esan bezala, gaur egun bizi garen testuinguruan Estatua LGTBI kolektiboaren etsaia da dudarik gabe. 2002. urtetik orain dagoen presidentea boterera heldu arte hainbat aurrerapen lortu genituen botere exekutiboari dagokionez, LGTBI kolektiboarentzako programa eta ekimen ezberdinekin. Orain, Bolsonarok (gaur egungo presidenteak) dio, kaletik bikotea diren bi gizonezko aurkituz gero hauek jipoituko zituela; izan ere, berak uste du sexualitate disidenteak ez direla zerbait naturala eta horrelako beste hainbat eta hainbat gauza arrazista eta sexista. Beraz, LGTBI kolektiboaren inguruko politiken desegite bat eman da. Damares Alves, zein Brasilgo Giza Eskubideen ministra den, adibidez, erradikalak diren erlijiosoekin konprometitu da Brasileko jendearen arteko berdintasunaren alde konprometitu beharrean.

Nola ikusten duzu queer criminology-a? Zertaz arduratzen da diziplina hau? Uste duzu kolektibo hauen eskubideen alde borrokatzeko erabilgarria dela?

Queer criminologiak Eskubide Kriminalen eta queer teoriaren arteko dialogo bat proposatzen du, giza eskubideen eta dibertsitatearen inguruko perspektiba ireki eta kezkatu batetik abiatuz. Garrantzitsua da, zeren, queer ikerketetarako elementu diskurtsiboak ematen dizkigu eta baita gizarte borrokarako argumentuak ere. Hala ere, gizarteko aldaketak gradualak dira. Izan ere, oraindik biolentzia zigorraren eta mendekuaren optika batetik ulertzen den gizarte baten bizi gara. Duela askotik ari gara LGTBIfobia kriminalizatzearen alde borrokatzen, eta orain lortu dugu zigorrezko sisteman eztabaida bat ematea, baita gure gorputzen aurkako biolentziari aurre egiteko bideak aurkitzea ere.

Zein pausuk uste duzu izan beharko luketela lehentasuna transfobia eta homofobia hori murrizteko? Uste duzu hurrengo urteetan egoerak hobera egingo duela?

Galdera zaila da, izan ere, homofobia eta transfobia oso arazo konplexu eta multifazetikoak dira. Gobernuko esparru guztietan du eragin zuzena: osasunean, enpleguan, hezkuntzan, gizarte segurantzan. Aldaketa bat egoteko, LGTBI komunitatearekin konprometituta dagoen eta honentzako politika publikoak egiten dituen gobernu bat beharko genuke; baita Brasilgo inperialismoaren aurka agertzen den gobernu bat ere. Hala ere, guk gure existentziaren aldeko defentsan borrokatzen jarraitzen dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude