Berriak

Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
21 abendua, 2020
Aurten ere LilatON
14 urtarrila, 2021
Dena ikusi

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Adierazpen Instituzional bat, #Right2Cure Europako Herritarren Ekimena babesteko


Abenduaren 29an, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Adierazpen Instituzional bat onartu dute, #Right2Cure Europako Herritarren Ekimena (EHE) babesteko. Medicusmundi ekimen horretako kide da. EHE horren bidez, munduko biztanleek Covid-19ren aurkako sendagaiak eta txertoak eskura dituztela bermatu nahi da. Horretarako, ekimenak eskatzen du biek prezio justuak izatea.

#Right2Curek milioi bat sinadura bildu nahi ditu Europan, Europako Batzordeari beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jar ditzala eskatzeko, jabetza intelektualeko eskubideek, hala nola patenteek edo lizentziek, COVID-19ren aurkako tratamenduak eta txertoak ez ditzaten mugatu. Adierazpena aho batez sinatu dute Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek (eh Bildu, Elkarrekin – Podemos eta IU-, EAJ, PP eta PSE), eta sendagaien bidezko prezioak bermatzeko neurriak hartzea eskatzen du.

Osasun-larrialdiko egoera

“COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko egoera batean, funtsezkoa da sendagaien bidezko prezioa bermatzea, behar dituzten pertsona guztientzat eskuragarri egon daitezen”, azpimarratu du Batzar Nagusien Adierazpenak. “Hala ere, COVID-19ren aurkako etorkizuneko tratamenduak eta txertoak izan daitezke merkaturatze-esklusibotasuna eta monopolioak sarbide-bermeari nola gailentzen zaizkion erakusten duten adibide bat. Adibide gisa, herrialde aberastuek, munduko biztanleriaren % 13 baino ez baitira, gutxienez munduko txerto horniketa potentzialaren erdia blokeatu dute”.

Errealitate horren aurrean, Gipuzkoako Batzar Nagusien Adierazpenak proposatzen du osasun-administrazioek ahalik eta gardentasun handienarekin eztabaidatzeko eta bidezko prezioak ezartzeko duten gaitasuna indartzea, herritarrek beharrezko tratamenduak jasotzeko aukera izan dezaten bermatuz eta osasun-sistema publikoari eustea arriskuan jarri gabe.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusien Adierazpen Instituzionala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude