Garapenerako lankidetza

Medicus Mundi Gipuzkoan osasunaren aldeko apustua egiten dugu. Osasuna giza eskubideen oinarrizko osagai gisa. Eta pentsatzen dugu osasunerako eskubidean, lehen mailako arreta ez ezik, osasunean eragina duten faktore nagusiak ere sartzen direla.

Gaur egun, gure ahaleginak zentratzen dira emakumeengan eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen defentsan. Zergatik?

Urtero, milioika neska eta emakume hiltzen dira “emakume” izate hutsagatik bakarrik, haurdunaldian edo erditzean gertaturiko konplikazioak, abortu klandestino eta arriskutsuak, feminizidioa, bikotekidearen indarkeria, ohorezko hilketak eta osasun-laguntzarik eza direla medio, besteak beste.

Badira oztopo ekonomiko, kultural, sozial, politiko eta erlijioso asko, emakumeen sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak gauzatzea eragozten dutenak. Zoritxarrez, ugalketa-osasuna da heriotzaren edo desgaitasunaren kausa nagusia ugaltze-adinean dauden mundu guztiko emakumeen artean. Hona hemen gure lan-jarduera nagusiak::

  • Mundu guztian genero-ekitate eta -berdintasuna lortzeko jarduerak.
  • Sexuaren eta ugalketaren arloko indarkeria oro salatzeko eta halakoaren aurka borrokatzeko jarduerak.
  • Sexu-hezkuntza integrala (SHI) sustatzeko jarduerak.
  • Osasun-sistema publikoak sustatzen dituzten jarduerak.
  • Sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak bermatzeko eragin politikoko jarduerak.