Herritartasun kritikoa sustatzen dugu, toki-mailaren eta maila globalaren arteko erlazioa ulertzen duena, gizartean duen rolaz gogoeta egiten duena, eta justiziaren aldeko borrokan konprometitzen dena.
Gure elkartearen ikuspegitik, funtsezkoa da sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen aldeko lana, eta indarkeria matxistaren agerpen guztien aurkako borroka. Eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu honako hauek garatzea:

- Prestakuntza-prozesuak, gazte-jendearentzat eta unibertsitateko publikoarentzat bereziki.
- Ikerketa-prozesuak, unibertsitate publikoa funtsezko eragile laguntzailea delarik.
- Eragin politikoko eta zaintzako prozesuak, beste eragile eta sare batzuekin lankidetzan.
- Mobilizazio-ekintzak, herritarren inplikazioa eta konpromisoa lortzeko helburuz.