“Instagramers” eta epaileen epaitzaren ondoren, “Gazteak indarkeria matxista aurre egiten” deituriko III. Lehiaketaren sariak banatu ditugu. Mugak zeharkatzen dituen lehiaketa honek nerabeak eta gazteak biolentzia matxista aurkezten dituzten espresio guztien eta hauek iraunarazten dituzten kausen aurkako borrokan mugiaraztea eta inplikatzea du helburu.
Hirugarren edizio honetan, lehiaketaren gaia pertsonen (oro har, emakumeen) sexualitatearen esparruan errespetagarriak diren jarreren sustapenera bideratuta egon da. Era berean eta nobedade bezala, Instagram sare sozialaren bitartez gauzatu izan da, zeinetan parte hartu nahi zuten pertsonek erlazio amoretsuetan errespetagarriak diren espresio edo jarrera positiboak aurkezten den post bat publikatu behar zuten, #NoesnoEdonon eta #NoesnoEverywhere hashtag-rekin.
Epaileek irabazletzat Ander Santamarta aukeratu zuten, modu honetan, lehen saria irabaziz. Bestalde, Mikel Aristuk bigarren saria irabazi du, like gehiago dituen posta igo izan zuelako. Zorionak mutilak!!!