Berriak

“Gure helburua amen eta haurren heriotza tasa ia %86an murriztea da, Etiopiako bi distrituetan, Tslenti eta Tahtay Adyabon”
15 azaroa, 2013
“Teknologia berrien bitartez emakumeen aurkako indarkeria ez da hain nabarmen gauzatzen”
3 abendua, 2013
Dena ikusi

Munduko aditu gailenek Donostian azalduko dituzte fundamentalismoen aurrean sexu- eta ugalketa-eskubide guztiak gauzatzea lortu ahal izateko erronkak


“Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua” izenburuarekin, topaketa hauek aurtengo azaroaren 28 eta 29 ospatuko dira Donostian.

Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Gizartearentzako arau moduan Pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu eta ugalketa alorreko eskubideak gauzatzeko jardunean.

medicus mundi gipuzkoak eta Manuela Ramos Mugimenduak (Peru) denboran bereizitako –2011 eta 2013- bi topaketa egitea proposatu zuten behatoki moduan. Horregatik, bigarren topaketa hauetan fundamentalismoei eta horien adierazpen moduan ematen diren modu anitzeko indarkeriei aurre egiteko ditugun alternatiben aipamen berezia egin nahiko genuke. Eta hori guztia, baterako ekintza-estrategiak zehazteari begira sexu eta ugalketarako eskubideak eraginkortasunez bermatzeko.

Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Topaketetan hiru eremu landuko dira: Globalizazioa eta neoliberalismoa: eragina emakumeen gorputz eta sexualitatean; laikotasuna eta erlijio-fundamentalismoak; eta indarkeria matxisten adierazpenak. Era berean, “Abortua, osasun publikoaren arazoa” amaierako hitzaldia izango da. Hizlarien artean: Silvia Federici, Marcela Lagarde eta Wassyla Tamzali , besteak beste, izango dira.

AZKEN ORDUKO BERRIA :

Tamalez, Silvia Federici ezin izango da etorri osasun arazoengatik. Bere lekuan Astrid Agenjo izango da, “El conflicto capital-vida y la crítica feminista de la economía” izeneko txostenarekin.

Iruzkinak itxitak daude.