Berriak

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 82 talde parte-hartzaile erakartzea lortu du bosgarren ekitaldian
11 apirila, 2016
TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du
13 maiatza, 2016
Dena ikusi

EAEko Lankidetzari buruzko Legea ez dela betetzen salatu dute Eusko Legebiltzarrean eta zerga-arintze handiagoa eskatu


Osasungintzan espezializaturiko GGKE Medicus Mundi, Munduko Medikuak eta Prosalus elkarteek joan den astean berriz ere egin zioten Eusko Legebiltzarrari historikoa den eskaera bat: EAEko Lankidetzari buruzko Legea betetzeko, lege horretan Euskadiko BPGaren % 0,7 garapenerako lankidetzara zuzentzea ezarrita dago eta .

2015eko “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” txostenaren aurkezpenean, hiru elkarteek argi utzi zuten Eusko Jaurlaritzak ez duela lege hori beteko beste urte batean, 2016an, eta 2012ko zenbatekoetara ere ez dela itzuliko, % 0,7ra iritsi aurreko pauso gisa, Legebitzar-batzordean hitzeman zen bezala.

Hain zuzen ere, EAEko aurrekontuetan urte honetarako ezarritako Garapenerako Laguntza Ofizialak (GLO) 43.026.830 euroko zenbatekoa du; hori % 0,39 da, ozta-ozta 2015ean baino bi hamarren gehiago, eta % 0,7tik oso urrun dago, betiere.

Gobernuz kanpoko hiru elkarteek azaldu zutenez, inbertsio-ehuneko txikiei eusteko joera hori erakunde guztietan ari da gertatzen, Vitoria-Gasteizko Udalean izan ezik bakar-bakarrik; izan ere, udal horrek 2016an ehuneko hori bere gain hartu eta, are gehiago, gainditu egingo du, % 0,98ra iristeraino.

Estatuan ere, datu berriagorik ezean, ikusten da GLO murrizketa handiak jasaten ari dela, eta nazio-errenta gordinaren % 0,14ra iritsi dela 2014an. Hori ehuneko txikiena da 1989az geroztik.

Euskadin osasun-arlora zuzendutako GLOari dagokionez, garapenerako gobernuz kanpoko hiru elkarteek kezka agertu zuten, hor ere ez delako betetzen nazioarteko gomendioa, laguntza guztiaren % 15 sektore horretara bideratzeko . 2014an, Eusko Jaurlaritza hirugarren postuan dago zifra absolutuetan osasunerako gehien bideratzen duten autonomia-erkidegoen artean, baina horren arrazoi nagusia izan da azken urteetan lankidetza deszentralizatuak, oro har, berebiziko jaitsiera handia jasan duela. Hain zuzen ere, osasungintzarako zenbatekoa 2.687.134 euro eskasekoa da, hots, EAEko Garapenerako Laguntza Ofizialaren % 6,35.

Txostenaren ardura izan duten hiru elkarteek azaldutakoaren arabera, kezkaren funtsa da, konpromiso jarraiturik ez dagoenez, “zaildu egiten dela laguntzaren aurreikusgarritasuna deritzona, hau da, tokiko erakundeekin elkarlaneko ekimenak planifikatzea, eta ondorioz ekimen horien eraginkortasuna eta inpaktua”.

Prosalus, Munduko Medikuak eta Medicus Mundi elkarteek beste eskaera bat egin dute GKE-entzako dohaintzengatik dagoen zerga-arintzearen inguruan; izan ere, Euskadin % 20koa da, eta estatuaren gainerakoan, aldiz, % 75ekoa.

Mintzaldian, elkarteek kritikatu zuten erakundeak herritarren eskaeren atzetik doazela: Eurobarometroaren arabera, Europako herritarren % 89 lankidetzarako politika publikoa sustatzearen alde dago.

Iruzkinak itxitak daude.