Berriak

Hondurasko osasun sistemaren noraeza
5 apirila, 2019
Beatriz Velardiez Modroño
“Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”
28 maiatza, 2019
Dena ikusi

CREAren ReConference-a… Hiru jardunaldi mugimendu feministak birpentsatzeko


ReConference aurkezkpena

ReConference aurkezkpena

Bada ia hamarkada bat, 2001ean, CREAk lortu zuen bere lehen batzar globalean (Count Me In -Konta ezan nerekin-) mundu osoko 300 feminista elkartzea. Helburu izan zuen aztertzea hainbat kolektibotako -transexual, lesbiana, desgaitu eta Asiako hegoaldeko sexu langile- emakume baztertuen aurkako indarkeria.

Apiril honetan bigarren aldiz egin da Katmandun (Nepal), ReConference izenburuarekin. Hantxe elkartu gara 500 ekintzaile eta gehiago, 50 herrialdetako artistak eta aliatuak, eta helburu izan dugu emakume baztertuen inguruko gaiak jorratzen jarraitzea, baina bestelako eremu eta ikuspegietatik.

Gaur egungo testuinguruak pisu handia izan zuen CREAn, ezin bestela, topaketa honetako egitaraua prestatzerakoan. Gaurkotasunak ingurune politiko murriztaileen aurrean jartzen gaitu, eta mehatxu larria dira pentsamendu kritikoarentzat, adierazpen askatasunarentzat eta giza eskubideentzat. Testuingurua halakoa izanik, mugimendu feministek ez daukate gobernu egiturarik edo eta giza eskubide sistemarik emakumeen eskubideak babesteko eta bermatzeko. Eta hau mundu mailan gertatzen da.

Errealitate horri aurre egin ahal izateko garrantzia berezia dute feministek eduki ditzaketen tresnek. CREAk garrantzia handia ematen dio bere lanean teknologiari, aukera berri ugari eta askatasun eskaintzen baitizkio; baina berarekin dakartza ere zentsura, zelata eta indarkeria mota berriak. Bitarteko eta teknologia digitalak berdin erabiltzen ari dira indar aurrerakoiak eta atzerakoiak, beren mezuak zabaltzeko eta mobilizatzeko geroz eta modu sofistikatuagoekin eta oraino ikusi gabeko azkartasun eta hedapenarekin. Horregatik izan da gai hau ReConferencen landutako ardatzetako bat.

CREAren ReConference-ko azaldutakoek

CREAren ReConference-ko azaldutakoak

Topaketan lehen eskutik bizi ahal izan dugu nola ari diren hainbat mugimendu eta kolektibo feminista prestatzen erronka horiei erantzuteko. Artistak gune fisiko eta digitalak aldrebesten ari dira beren artearekin. Pentsalari sortzaileak diskurtso alternatiboak ari dira eraikitzen, gorputzari, generoari eta sexualitateari buruzko ideia normatiboak kolokan jartzen dituztelarik. Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak inklusio eta esklusio gaiak lantzen ari dira. Pertsona desgaituen, LGTB taldeen eta sexu langileen eskubideak lantzen ari diren kolektiboek aurre egiten diete estigmari, indarkeriari eta diskriminazioari; bestelako mundu bat irudikatzen eta josten dihardute.

Hain zuzen ere horixe zen topaketako helburuetako bat, eta CREAk horregatik nahi izan du mundu osoko ekintzaile eta artisten bilgune izatea. Zeren eta, konferentzian ikusi bezala, modu sortzailean behar ditugu berreraiki mugimendu feministak. Baietza bezalako gaiak berriro irudikatu beharrean gaude. Eta berriro irudikatu behar ditugu teknologiak inplikatzen dituen plazerrak eta arriskuak, begia jarrita ez teknologia zer ez izatea nahi dugun horretan, ezpada zer izatea nahi dugun horretan.

Hau da gogoan gorde behar dugun ondorioa, mundu zabaletik Katmandura etorritako jendearekin egun batzuk elkarrekin eman ondoren. Birpentsatu, berriro irudikatu eta berrabiarazi behar ditugu gure aktibismoa, gure politika eta gure mugimendu feministak.

 

 

Iruzkinak itxitak daude.